2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELIZAGORRIKO, LODOSAKO, MENDABIAKO, SARTAGUDAKO
ETA SESMAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2012ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan 236.1 artikuluari buruz xedatua bete beharrez, Mankomunitateko Batzarrak, 2012ko urtarrilaren 11n egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:
1. Hasiera batean onestea Mankomunitatearen 2012ko plantilla organikoa.
2. Onetsitako plantilla jendaurrean jartzea; Idazkaritzan egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.
3. Erabaki horiek behin betikotzat joko dira erreklamaziorik aurkezten ez bada.
Mendabian, 2012ko urtarrilaren 25ean.-Mankomunitateko burua, Fabiola Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1201322