33. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

Egiturazko aldaketa. Hasierako onespena

Zubietako Udalak, 2012ko urtarrilaren 13ko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Planeamendurako Arau Subsidiarioen antolamenduko egiturazko determinazioen aldaketa, UB-14 unitatea handitzeko. Pedro Santesteban Loyarte eta Manuel Santesteban Loyarte dira espedientearen sustatzaileak.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. eta 79. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Zubietan, 2012ko urtarrilaren 20an.-Alkatea, Francisco Michelena Celayeta.

Iragarkiaren kodea: L1201397