33. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Datu pertsonalen fitxategien berrikuspena

Zizur Nagusiko alkateak, 2012ko urtarrilaren 20an, 49. dekretuaren bidez, honako hau ebatzi du:

"Gaia: Datu pertsonalen fitxategien berrikuspena

Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko erregelamendua onetsi zuen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren 96. artikuluan ezarritakoarekin bat, hor ezarritako bi urtean behingo auditoria egin da Udal honetan.

Auditoriaren ondorioz, erabaki da aparkatzeko txartelaren eta txakurren zentsuaren fitxategien segurtasun maila aldatzea, 1720/2007 Errege Dekretuaren 81.6 artikuluan xedatutakoari jarraikiz: "Oinarrizko mailako segurtasun neurriak ezarri ahalko dira, halaber, osasunari buruzko datuak dituzten fitxategi eta tratamenduetan, baldin eta bakarrik ezgaitasun mailari buruzkoak badira, edo delako pertsonak ezgaitasuna edo baliaezintasuna izatearen deklarazio soilari buruzkoak, betebehar publikoak betetzea dela eta"; Irisgarritasun Unibertsalari eta Ororentzako Diseinuari buruzko apirilaren 6ko 5/2010 Foru Legean xedatutakoari jarraikiz, 2010eko apirilaren 14ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen (2010eko maiatzaren 26ko Estatuko Aldizkari Ofiziala); eta orobat, Arriskugarri gerta daitezkeen animaliak eta bertzelakoak edukitzeko araubide juridikoari buruzko abenduaren 23ko 50/199 Legean xedatutakoari jarraikiz.

Espainiako Konstituzioaren 140. artikuluak Toki Administrazioari onartzen dizkion autonomia eta antolatzeko gaitasuna direla bide, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan udal gobernua eta administrazioa zuzentzeko emandako eskudantziekin bat,

Ebatzi dut:

Fitxategi hauen segurtasun maila aldatzea:

-Aparkatzeko txartelen fitxategia, oinarrizko mailan.

-Txakurren zentsuaren fitxategia, oinarrizko mailan.

Zizur Nagusian, 2012ko urtarrilaren 26an.-Alkate udalburua, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: L1201510