1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Epatzeko iragarkia.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak eskatu du Eva Pérez Zurbano andreak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 18ko 300/2011 Ebazpenaren aurka jarritako 543/2011 prozedura arruntaren administrazio espedientea igor diezaiotela. Errekurritutako ebazpen horren bidez, maisu-maistren kidegoan, kudeaketa esparruko lanpostuetan, sartzeko hautapen prozedura eta maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitateak eskuratzeko prozedura onetsi ziren.
Horregatik guztiagatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan xedatutakoarekin bat, iragarki honen bidez, hautapen prozesu horren bidez prozesua gainditu baina lanposturik lortu ez duten izangaien zerrendan, Ingeles espezialitatekoan (gaztelaniaz), Maite Martín de Vidales Huarte eta Hong Fan Chen izangaien artean (biak barne), dauden izangaiak epatzen dira, Eva Pérez Zurbano andreak eskaturik, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan tramitatzen ari den 543/2011 prozedura arrunteko autoetan demandatu gisa ager daitezen, egoki irizten badiote. Horretarako, bederatzi eguneko epea izanen dute, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Iruñean, 2012ko urtarrilaren 25ean.-Idazkari tekniko nagusia, Ignacio Iriarte Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1201337