2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Aldaketak Kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena
Udalak, 2011ko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, aldaketak hasiera batean onetsi zituen aipatu ordenantzan, eta iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2011ko abenduaren 16an. Jendaurreko epea erreklamazio, kexa eta oharrik gabe iragan denez, aipatu ordenantza behin betikoz onetsi da eta, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/2008 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, osorik argitaratzen da. Hona hemen:
-2. artikuluaren 1. puntuan, egungo j) letra k) letra izanen da hemendik goiti, j) letrari idazketa hau erantsiz: "Udalaren igerileku estaliak, haien kudeaketa zuzenean Udalak egiten badu. Halakoetan kontuan hartuko da ordenantza honen xedapen gehigarri bakarrean ezarritakoa".
-4. artikuluaren 1. puntuan prezio publikoez egiten den aipua zuzentzea, tasak erran behar baitu.
-13.artikuluaren 2. puntuari idazketa berria ematea: "Udalaren igerileku estalietako abonatuek eskubidea izanen dute, haietan sartzeko ez ezik, udako igerilekuak erabiltzeko ere, ordenantza honen 2.4 artikuluarekin bat. Gainerako kirol instalazioetarako abonamenduen barnean ez da sartzen Udalaren igerileku estaliak erabiltzea, ezta erabiltzeko ordainketa osagarria behar diuten kirol aldeak erabiltzea ere".
-Xedapen gehigarri bakarra sartzea (xedapen iragankorraren aitzin) idazketa hau duena:
Igerileku estalien zerbitzuaren kudeaketa modu zuzenean egiten den aldietan, Tuterako Udalak zeharkako kudeaketatik gelditu den enpresari baimendu dizkion tarifak aplikatuko dira, horiek indarra badute. Orobat, tarifa baimendu eta indarra dutenak aplikatuko dira kaleak alokatzeko, berariazko prestakuntza jardueretarako, errutina eta entrenamenduetarako, kirol ikastaroetarako eta abarretarako.
Tokiko Gobernu Batzarrak 2010eko abenduaren 17an egin bilkuran onetsi zituen tarifak indarrean izan dira 2011. urte osoan eta halaxe egonen dira 2012ko urtarrilaren 1ean. Horiek berretsirik gelditu dira, behar diren ondorioetarako, xedapen gehigarri hau onesteko osoko bilkuran hartu den erabakiaren bidez, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindu da".
-Udalaren igerileku estalien tarifak:
Familiaren urteko abonamendua | 626,90 |
Familia ugariaren abonamendua | 608,63 |
Banakako helduaren urteko abonamendua | 291,09 |
Banakako haurraren urteko abonamendua | 171,54 |
Banakako erretiratuaren urteko abonamendua | 171,54 |
Banakako pentsiodunaren urteko abonamendua | 171,54 |
Helduen bonua, 20 aldiz erabiltzeko | 97,20 |
Haurren bonua, 20 aldiz erabiltzeko | 64,80 |
Helduen eguneko sarrera | 6,20 |
Haurren eguneko sarrera | 4,15 |
Bikoteen urteko abonamendua (abonamendu berria) | 553,08 |
Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluari jarraituz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka jotzen ahal dela bide hauetakoren bat erabiliz:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki/ebazpen/dekretu hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz,
b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki/ebazpen/dekretu hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.
Tuteran, 2012ko urtarrilaren 27an.-Ogasuneko zinegotzia, Irene Royo Ortín.
Iragarkiaren kodea: L1201544