33. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Tuteran lehen etxebizitza erosten duten gazteek notariotza eta erregistro gastuak ordaintzeko laguntzak arautzen dituen udal ordenantzako aldaketaren behin betiko onespena. Aipatu ordenantzak indarra hartuko du 2012ko urtarrilaren 1ean

Udalak, 2011ko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, aipatu ordenantzako aldaketa onetsi zuen hasiera batean, eta iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2011ko abenduaren 13an. Jendaurreko epea erreklamazio, kexa eta oharrik gabe iragan denez, aipatu ordenantza behin betikoz onetsi da eta, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/2008 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoa aplikatuz, osorik argitaratzen da. Hona hemen:

"8. artikulua

Paragrafoaren bukaeran honako testua sartu da: "edo modu proportzionalean dagokien diru kopurua, onartutako eskaeren eta aurrekontuetan esleitutako diru kopuruaren araberakoa".

Xedapen iragankor bat gehitu da; hona hemen testua:

"Ordenantza honek arautzen dituen diru-laguntzak esleitzeko baldintza baita horretarako emandako diru-sailean behar adinako kreditu egokia egon izatea, onartutako eskaerak espediente berean ebatziko dira abenduan. Horrela, gastuen udal aurrekontuko 4513.48006 kontu-sailean esleitutako diru kopurua, baldintzak betetzen dituztenei, dagokien zenbatekoan, emateko nahikoa ez bada, esleitutako diru-kopurua diru-laguntza jasotzeko eskubidea duten eskaera guztien artean banatuko da, modu proportzionalean".

Aditzera ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikulua betetzeko asmoz, eta ohartarazten behin betiko onespen honen aurka jotzen ahal dela errekurtso hauetakoren bat paratuz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza/erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean egintza/erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Tuteran, 2012ko urtarrilaren 27an.-Ogasuneko zinegotzia, Irene Royo Ortín.

Iragarkiaren kodea: L1201543