2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Udal ordenantza indargabetzea: Energia aldetik iraunkorrak diren ibilgailuak erosteko laguntzen gainekoa. Behin betiko onespena
Udalak, 2011ko azaroaren 25ean egin osoko bilkuran, aipatu ordenantza indargabetzea onetsi zuen hasiera batean, eta iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2011ko abenduaren 16an. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan xedatutako jendeaurreko epearen barnean, erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez denez, Energia aldetik iraunkorrak diren ibilgailuak erosteko laguntzen gaineko Udal ordenantza behin betikoz indargabetu da.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikulua betetzeko asmoz, eta ohartarazten behin betiko onespen honen aurka jotzen ahal dela errekurtso hauetakoren bat paratuz:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, egintza/erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean egintza/erabaki/ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Tuteran, 2012ko urtarrilaren 27an.-Ogasuneko zinegotzia, Irene Royo Ortín.
Iragarkiaren kodea: L1201539