33. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketak Tuteran enpresa berriak sortzeko diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2011ko azaroaren 25ean egin osoko bilkura arruntean, aldaketak hasiera batean onetsi zituen Tuteran enpresa berriak sortzeko diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan.

Erabaki hori 2011ko 251. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 22an, eta handik goiti iragan da jendaurrean egoteko hogeita hamar eguneko epea, inork aurkeztu gabe erreklamazio, kexa edo oharrik haren kontra. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 eta 326. artikuluekin bat eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 49.c) artikulua aldatzen duen apirilaren 21eko 11/1999 Legeari jarraikiz, hasiera bateko onespena behin betikoa bilakatu da, eta hortaz Nafarroako Aldizkari Ofizialean osorik argitaratuko da, 2011ko azaroaren 25eko osoko bilkuran onetsitako aldaketekin, Tuteran enpresa berriak sortzeko diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantza.

Ireki da 2012ko eskaerak aurkezteko epea, deialdia Nafarroako Aldizkari ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunean hasiko baita, eta sei hilabete iraunen, hau da, hura indarrean dagoen bitartean.

Tuteran, 2012ko urtarrilaren 23an.-Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

UDAL ORDENANTZA,
ENPRESA BERRIAK SORTZEKO LAGUNTZAK ARAUTZEN DITUENA

1.-Zioen azalpena.

Tuterako Udalak, Industria eta Enplegu Alorraren bitartez, enpresa ekimena sustatu eta enplegua nahiz autoenplegua bultzatu eta babestu nahi ditu. Ondoko ordenantzaren xedea da enpresen sorrera sustatzea, Tuteran kokatzen direnendako laguntzak emanez.

2.-Xedea.

Deialdi honen xedea da diru-laguntzak ematea, Tuteran enpresa berriak sortzeko.

Tuterako udalerrian enpresa berriak eratzen dituztenak izan daitezke onuradun. Honi dagokionez, jardueraren hastapeneko datatzat hartuko da jarduera ekonomikoen gaineko zergan enpresa sortu berriaren xedeari dagokion epigrafeko altan agertzen dena.

Lehengo enpresa baten izena edo era juridikoa aldatuz sortutako enpresak baztertu eginen dira. Diru-laguntza ukatzeko arrazoia izanen da, halaber, deialdi honen aurretik jarduera berdina edo antzekoa norberaren kontura egin izana. Sorturik dauden enpresak Tuterako udalerriaren barnean tokiz aldatzeak eta JEZaren aldaketek ere ez dute diru-laguntzarik jasoko.

3.-Zenbatekoa.

Deialdia urtero eginen da eta ekitaldi honetarako gehieneko diru-kopuru bat izanen da aurrekontuan, kontu-sail honetan: 47001 7211 "Berritik sortzen diren enpresendako diru-laguntzak".

Eman beharreko gehieneko zenbatekoa ez da 30.000 euro baino gehiago izanen, interes estrategikoa dutenei izan ezik (Udalak 2011ko azaroaren 25eko osoko bilkuran onetsitako aldaketa).

4.-Onuradunen betebeharrak.

Onuradunek Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Foru Lege Orokorraren 14.1 artikuluan ezarritako eginbeharrak bete beharko dituzte; garrantzitsuena, diru-laguntzari bidea eman zion jarduera egitea, aipatu den bezala.

Gainerako betebeharrak honako hauek dira:

a) Diru-laguntza jasotzeko behar den portaera izan, xedea bete, proiektua gauzatu edo jarduera egitea.

b) Organo emailearen aurrean justifikatzea baldintzak eta betekizunak bete dituztela, bai eta jarduera egin dutela eta, diru-laguntza zertarako den, helburu horixe bete dutela ere.

c) Organo emaileak eginen dituen egiaztapenak eta kontrol organo eskudunek egin ditzaketen egiaztapen eta kontrol finantzarioak onartzea eta jarduketa horietan eskatzen zaizkien argibide guztiak ematea, informazio hori udal artxiboetan ez dagoenean. Ildo berean, proiektuari 18 hilabetez eutsi behar zaio, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergako hasierako altatik aurrera, eta bestela litekeena da diru-laguntza aldatu edo itzuli behar izatea, baldin eta jardueraren itxiera ezinbertzekoa ez bada. 18 hilabeteak iraganik, baldintzak bete izanaren frogagiriak eskatzen eta egiaztatzen ahalko ditu Tuterako Udalak.

d) Lagundutako jarduera finantzatzeko lortutako bertze diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabideen berri ematea organo emaileari. Jakin bezain laster emanen da haien berri eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den justifikatu baino lehen.

e) Diru-laguntzak ematen dituen ebazpenaren proposamena egin baino lehen, Gizarte Segurantzarekiko obligazioak eta zerga-betebeharrak eguneratuak dituztela frogatzea (eta nahitaezko mutualitateekiko betebeharrak, aplikagarriak izanez gero) eta Ogasun Publikoarekiko zerga eta tributu betebeharrak eguneratuak dituela dioen ziurtagiria, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak luzatua. Tuterako Udalarekiko zerga-betebeharrak eguneratuak daudela frogatzea ofizioz eginen da. (Udalak 2011ko otsailaren 25eko osoko bilkuran onetsitako aldaketa)

f) Egiaztatze eta kontrol ahalmenak behar bezala erabil daitezen bermatzearren, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako dokumentuak edukitzea, behar bezala ikuskaturik, onuradunari aplikatzen zaion merkataritzako eta sektoreko legeetan agindutako moduan; halaber, deialdietan eta ebazpenetan eskatzen diren kontabilitate orriak eta erregistro berariazkoak edukitzea.

g) Jasotako funtsen aplikazioari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanen xede diren bitartean.

h) Behar adinako publizitatea egitea, diru-laguntza jasotzen duten programa, jarduera, inbertsio edo edozein motatako jarduketak Tuterako Udalak finantzatzen dituela adierazteko.

5.-Diru-laguntza eskatzeko betebeharrak eta haien frogabideak. (Udalak 2011ko azaroaren 25eko osoko bilkuran onetsitako aldaketa).

Baldintza orokor hauek betetzen dituzten pertsona fisiko, sozietate irregular eta pertsona juridikoek eskatzen ahal dute diru-laguntza:

a) Helbide fiskala eta negozioa Tuterako udal mugapean kokatzea.

b) Bere betebehar fiskalak eguneratuak izatea, hala Gizarte Segurantzarekikoak nola Nafarroako Gobernuko Ogasunarekikoak eta Tuterako Udalarekikoak.

c) Urteko deialdia argitaratu aitzineko eta ondoko seihilekoan altan egotea Tuterako Udaleko JEZean.

d) Behar diren obra lizentziak, kasuan kasuko jarduera egiteko beharrezkoak direnak (jarduera sailkatuena eta irekitzekoa) eta jarduera ekonomikoen gaineko zerga eskatu eta ordaindu izana.

6.-Diru-laguntza emateko irizpideak: (Udalak 2011ko azaroaren 25eko osoko bilkuran onetsitako aldaketa).

1. Diruz laguntzen ahal diren kostuak:

a) Enpresa baten eraiketari dagozkion gastuak: legelari, notario eta erregistratzaileen dirusariak. %50eko diru-laguntza izanen da, eta gehienez ere 400,00 euro.

b) Lokalaren alokairuaren gastu arruntak. Bazterturik daude: errentatzaile eta errentariaren arteko harreman juridikoa edo ahaidetasunekoa duten alokairuak, odolkidetasunaren edo ezkontza-ahaidetasunaren hirugarren graduraino; edo pertsona fisiko edo juridikoren bat aldi berean denean errentatzaile eta errentari. Negozioaren egoitza ohiko etxebizitzan duten alokairuei ere ez zaie diru-laguntzarik emanen. %50eko diru-laguntza izanen da, eta gehienez ere 300,00 euro hilean. Alokairuko sei hilabete lagunduko dira gehienez ere, jardueraren hastapeneko datatik hasita, hura ordenantza honen 2. artikuluan zehazten den gisara harturik. Ez da diru-laguntzarik emanen fidantza eta berme kontzeptuetarako.

c) Urak, berokuntzak eta telefono finkoak ekartzen dituzten gastuak. Ez da diru-laguntzarik emanen telefonia mugikorrak ekartzen dituen gastuetarako. Kontsumoen %50eko diru-laguntza izanen da, eta gehienez ere 30,00 euro hilean. Alokairuko sei hilabete lagunduko dira gehienez ere, jardueraren hastapeneko datatik hasita, hura ordenantza honen 2. artikuluan zehazten den gisara harturik.

d) Merkaturatzeko publizitate gastuak: liburuxkak eta txartelak argitaratzea, katalogoak eta logotipoak diseinatzea. %50eko diru-laguntza izanen da, eta gehienez ere 350,00 euro. Lagin bat aurkeztuko da diru-laguntza eskatzen den kontzeptu bakoitzeko.

e) Markaren eta merkataritzako izenen erregistroak. %50eko diru-laguntza izanen da, eta gehienez ere 300,00 euro.

f) Web baten domeinuaren erregistroa. %50eko diru-laguntza izanen da, eta gehienez ere 60,00 euro.

g) Jarduera profesionalean aritzeko dagokion elkargoan nahitaez izen emateko kuota. %50eko diru-laguntza izanen da, eta gehienez ere 300,00 euro.

h) Liburu ofizialak legeztatzeko kostuak. %50eko diru-laguntza izanen da, eta gehienez ere 50,00 euro.

i) Sustatzaileek enpresa jarduera orokorraren abiatzearekin ikusteko duten ikastaro, mintegi eta jardunaldietan parte hartzea, baita diruz laguntzen den jarduerarekin modu zuzen eta espresuan ikusteko dutenetan parte hartzea ere, diruz laguntzen den jarduera hasi aitzineko 18 hilabetean egin badira. Ez da diru-laguntzarik emanen masterrak egiteko. %50eko diru-laguntza izanen da, eta gehienez ere 300,00 euro.

j) Lanpostuak: lanpostu bakoitzetik, diru-laguntza hau emanen da:

1.-Enpresaren sustatzaileaz bertzeko lanpostuengatik: 800,00 euro.

2.-Emakumeek, "egoera ahulean dauden langileek" eta "desgaitasuna duten langileek" (minusbalio gradua %33koa edo handiagoa dutenak) betetzen dituzten lanpostuengatik: 1.100,00 euro.

"Egoera ahulean dauden langileak" dira:

a) Aitzineko sei hilabetean enplegu finko ordaindurik izan ez dutenak, edo

b) Ikasketetan bigarren hezkuntzara edo goi mailako lanbide heziketara iritsi ez direnak (bigarren graduko lanbide heziketa edo batxilergoa).

c) 50 urtetik goitikoak.

3.-I+G+B jarduerak egiteko sorturiko lanpostuengatik: 1.400,00 euro.

j) Atalean ez dira metatzen ahal azpiatal bakoitzeko (1,2,3) zenbatekoak elkarrekin.

2.-Diruz laguntzen ahal diren gastuei buruzkoak argitzeko oharrak:

a) a)tik i)ra bitarteko ataletan aipatu diren gastuei dagokienez:

a.1) Kontzeptu beretarako bertze erakunde batzuen bidez diru-laguntzarik lortzen bada, osotara biltzen den laguntza ez da diruz laguntzen ahal den kostuaren %70 baino gehiago izanen.

a.2) Diruz laguntzen ahal diren gastuetatik bazter geldituko dira BEZ, tasa eta zerga kontzeptuak.

a.3) Diruz laguntzen ahal den gastuaren xedearekin bat egiten duen jarduera duten enpresek luzatuak izan behar dira fakturak.

b) j) atalean aipatu den gastuari dagokionez:

b.1) Lanpostuko diru-laguntza bildu ahal izateko, kontratuek sei hilabeteko iraupena izan behar dute gutienez. Kontratuen kopiak aurkeztu beharko dira, beren nomina desberdinak eta guzti, baita Gizarte Segurantzarekiko kotizazioei dagozkien ziurtagiriak ere.

b.2) Desgaitasuna duten langileak kontratatzen direnerako, aurkeztu beharko da minusbaliotasun mailaren ziurtagiria, dagokion erakunde publikoak sinatua.

b.3) j) atalean ez dira metatzen ahal azpiatal bakoitzeko (1,2,3) zenbatekoak elkarrekin.

b.4) Kontratuak lanaldi partzialerako baldin badira, diru-laguntzaren zati proportzionala kalkulatuko da.

7.-Espedientearen ebazpena:

Eskabideen aurkezpen ordenari jarraikiz ebatziko dira espedienteak, muga izanik urte bakoitzean aurrekontuan izendatua dagoen dirua, salbu eta salbuespeneko inguruabar ekonomikoek muga erabilgarri hori gutitzera behartzen badute.

Laguntza behin baizik ez da emanen eta ez da fakturarik aurkezten ahal diru-laguntza eman ondoan. (Udalak 2011ko azaroaren 25eko osoko bilkuran onetsitako aldaketa).

Tuterako Udalak deialdian ezarritako irizpideen arabera aztertuko ditu eskaerak eta haiei erantsitako dokumentazioa; horretarako, beharrezkoak iruditzen zaizkion argibide osagarri guztiak eskatzen ahalko ditu.

Ebaluazioa buruturik, organo instrukzio egileak ebazpen proposamenean eginen dio organo eskudunari, eta hartan jaso behar da onuradunek diru-laguntza eskuratzeko baldintza guztiak betetzen dituztela. Ebazpenaren proposamena Tokiko Gobernu Batzarrari igorriko zaio eta berak ebatziko du deialdia. Ebazpena gehienez ere hiru hilabetean emanen da eskaeraren aurkezpenaren egunetik hasita. (2011ko otsailaren 25eko osoko bilkuran onetsitako aldaketa).

8.-Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

Interesdunen eskaera deialdiari erantsitako eredu normalizatuarean araberako eskabidearen bidez eginen da (I. eranskina), eta eskatzaileak sinatu behar du.

Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo lehen egun baliodunean hasiko da eskabideak aurkezteko epea eta haren indarraldia bukatu arte iraunen du.

Proposamenak Tuterako Herriko Etxeko HLZn eta Lourdes auzoko bulegoan aurkeztuko dira, irekitzeko ezarritako ordutegietan.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak baimendutako erregistro ofizialetako batean aurkezten bada proposamena, egintza horren berri eman beharko zaio Udalari, proposamenak aurkezteko epearen barnean, telefax bidez (Udaletxeko faxa: 948417119) edo telegrama bidaliz Tuterako Udaleko Herritarrendako Laguntza Zerbitzura.

Horren berri eman ezean, proposamena ez da onartuko. Dena den, aipatutako epea iragan eta hamar egun naturaleko epean proposamenik jasotzen ez bada, ez da inola ere onartuko.

9.-Eskatzaileek aurkeztu beharreko agiriak.

a) Eskabidea, Tuterako Udalari zuzendua (I. eranskina).

b) Jarduera eratu duten pertsona fisikoen edo legezko ordezkarien NANak, edo, hala behar denean, enpresaren IFK.

c) Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak eguneratuak izatearen ziurtagiria.

d) Enpresak Ogasun Publikoarekiko zerga eta tributu betebeharrak eguneratuak dituela dioen ziurtagiria, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak luzatua.

e) Erantzukizuneko aitorpena, onuradun izateko baldintza orokorrak betetzen direla dioena (I. eranskina).

f) Erantzukizuneko aitorpena, eskatzaileak inolako debeku kausarik ez duela dioena (I. eranskina).

g) Bertze erakunde publiko edo pribatu batzuei xede bererako eskatutako diru-laguntzen zerrenda. Eskatutako diru kopurua, entitateen izenak eta emandako diru kopurua zehaztu behar dira. Deialdi honetan parte hartzeko garaian bertze erakunde batzuen ebazpenaren zain dauden laguntza eskaeren berri ere eman behar da (II. eranskina).

h) Helbideratzeko bankuko datuen ziurtagiria (III. eranskina).

i) Enpresa proiektua azaltzeko txostenaren aurkezpena, hauek barne direla: finantzatzeko baliabideak, gastuen eta diru-sarreren zerrenda eta urteko aurrekontu zenbatetsia (emaitzen aurreikuspena eta diruzaintzaren aurrekontua barne), Tuterako mugaoean egiten diren inbertsioen zerrenda, sortzen den lanpostu kopurua (V. eranskina) (Udalak 2011ko azaroaren 25eko osoko bilkuran onetsitako aldaketa).

j) Egoitza-baimena, egoiliar berrien kasuan.

k) Helbide soziala.

l) Langileen zerrenda, bakoitzak betetzen duen eginkizuna aipaturik, eta TC2 eredua (enpresako langileen kopurua) edo Gizarte Segurantzako sisteman enpresaburu gisa afiliaturik ez egotearen ziurtagiria. I+G+B jardueretako lanpostu batendako diru-laguntza eskatuz gero, langile honek egiten dituen jarduerak zehaztu beharko dira.

m) Enpresaren eraketaren eskritura.

n) Jardueraren aurrekontua, diru-laguntzaren xede izan daitezkeen gastu banakatuekin. Ordaindutako fakturak erantsi behar dira (jatorrizkoak eta fotokopiak), eskatzailearen izenean eginak eta haren NAN edo IFK ageri dutenak, eta bankuko ordainagiria, ordaindu direla frogatzeko (IV. eranskina). Agiri horiek diru-laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko erabiliko dira. Egiaztagiriak, fakturak, ordainagiriak eta are nominak, zergak eta Gizarte Segurantzako kuotak, kronologikoki ordenatuak IV. eranskinaren arabera.

Ordainduta dauden fakturak aurkeztu behar dira diru-laguntzarako. Epeka zatitutako fakturak badira, ezarritako epeen barneko data duten gastuetarako emanen da diru-laguntza.

Ez da pro forma fakturarik edo antzekorik onartuko.

Udalak edozein dokumentazio eskatzen ahalko du, argigarria bada edo espedientea ebazteko interesekoa.

Eskatzen diren agiri guztiak jatorrizkoak edo Udaleko erregistroetan nahiz notarioaren aurrean konpultsaturiko fotokopiak izanen dira.

Tuterako Udalak ofizioz egiaztatuko du eskatzaileak eguneratuak dituela Udalarekiko zerga betebeharrak eta JEZean alta emanda dagoela behar den deialdiaren aitzineko eta ondoko sei hilabetean.

10.-Eskabideen akatsak zuzentzea.

Ordenantza honetan azaltzen diren dokumentu eta frogagirietako bat aurkezten ez bada, espedientea tramitatzen ari den organoak interesdunari jakinaraziko dio hamar egun naturaleko epea duela agiri horiek aurkezteko, eta hori egin ezean eskabidea tramitatzeko eskubidea galduko duela eta bertzerik gabe eskaera artxibatu eginen zaiola.

11.-Ebazteko eta jakinarazteko epea.

Ebazpena ebatzi eta jakinarazteko epea hiru hilabete izanen da behar den eskaera aurkezten denetik aitzina. Tuterako Udalaren Gobernu Batzarrari dagokio aurkezturiko eskaeren gaineko ebazpena ematea.

12.-Jakinarazteko edo argitaratzeko bidea.

Diru-laguntzak emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio bideari, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58. eta 59. artikuluek agindutakoarekin bat jakinaraziko zaie eskatzaileei.

13.-Diruz laguntzen ahal diren gastuak. (Udalak 2011ko azaroaren 25eko osoko bilkuran onetsitako aldaketa).

Diru-laguntza jasotzen ahalko dute diruz laguntzen den jardueraren ezaugarriekin bat datozen gastuak.

Benetan egindako gastutzat joko da deialdi honetan ezartzen den justifikazio epea bukatu baino lehen ordaindu dena.

14.-Diru-laguntzen bateragarritasuna eta "de minimis" laguntzen izaera. (Udalak 2011ko azaroaren 25eko osoko bilkuran onetsitako aldaketa).

Deialdi honetako diru-laguntzen xede diren jarduerak bateragarriak dira edozein administrazio, entitate edo pertsonak xede berarekin emandako bertze diru-laguntza batzuk hartzearekin, baina bildutako diru-laguntzen zenbatekoa, guztira, ez da inoiz izanen diruz lagundutako gastuen kostuaren %70 baino gehiago. Muga hori ez da, dena dela, aplikatuko lanpostuen sorrerari dagokion atalean.

Deialdi honetako diru-laguntzak "de minimis" laguntzak dira, Europako Batzordeak abenduaren 15ean emandako 1998/2006 Erregelamenduan xedaturikoarekin bat. Erregelamendu hori Itunaren 87. eta 88. artikuluak "de minimis" laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da.

15.-Laguntzak deuseztatzea, arau-hausteak eta zehapenak.

Diru-laguntzen onuradunak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean arau-hauste administratiboei buruz ezarritako erantzukizunen eta zehapen araubidearen mende egonen dira.

Deialdi honetan ezarritako betebeharrak betetzen ez badira, datuak ezkutatzen badira, datu faltsuak edo desitxuratuak ematen badira, edo laguntzak emateko erabakigarriak diren egitate eta inguruabarrak egiaztatzeko lanak oztopatuz gero, emandako onurak deuseztatuko dira, eta gainera:

a) Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 37. artikuluan ezarritako kasuetan itzuli beharko da jasotako dirua, baita eskatu ere legezko korritua gehi %25, diru-laguntza ordaindu edo kontura eman zenetik itzulketa bidezkoa dela erabakitzen den eguna arte.

b) Itzuli beharreko zenbatekoak zuzenbide publikoko diru-sarreratzat hartuko dira eta, beraz, premiamenduzko administrazio prozeduraren bidez eskatzen ahalko dira.

c) Lau urte iraganda preskribatuko da itzulketa aitortu eta likidatzeko Administrazioak duen eskubidea.

d) Itzulketa eskatzeko, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 42. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituko zaio.

Ez-betetze kasuetan, behar den espedientea tramitatuko da, kontraesanaren eta frogaren printzipioen araberakoa, eta interesdunari entzunaldia emanen zaio, egoki juzgatzen dituen alegazioak egin eta frogak aurkez ditzan. Udalaren Gobernu Batzarra izanen da diru-laguntzak bertan behera utzi edo deuseztatzeko organo eskudun bakarra. Oinarri hauetan biltzen ez den orotan, indarra duen legerian xedatuak aginduko du.

16.-Jardueraren finantzaketa publikoaren publizitatea. (Udalak 2011ko azaroaren 25eko osoko bilkuran onetsitako aldaketa).

Diru-laguntzak jasotzen dituztenak behartuta daude behar bezala iragartzera diru-laguntzaren xede diren programa, jarduera, inbertsio edo jarduketak Tuterako Udalak finantzatu dituela.

Onuradunak jarduera hedatzeko hartuko dituen neurriek bat etorri beharko dute diruz lagundutako xedearekin, hala formari nola iraupenari dagokienez; horiek horrela, ondoko bideak hartzen ahal ditu hedapenak: Tuterako Udalaren erakundearen irudia txertatzea, edota jardueraren finantzaketa publikoa agerian uzten duten testuak paratzea, karteletan, material inprimatuetan, baliabide elektroniko eta ikus-entzunezkoetan edota komunikabideetan egindako aipamenetan.

17.-Datu pertsonalen babesa.

Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, eskatzaileek emandako datuak Tuterako Udalaren titulartasuneko fitxategi automatizatu batean sartzen ahalko dira.

Eskatzaileek, halaber, fitxategian sartu, datuak zuzendu eta ezabatzeko eta horien aurka jotzeko eskubidea erabili ahal izanen dute Udalaren erregistro orokorrean.

18.-Errekurtsoen araubidea.

Deialdi honen aurka, baita oinarri hauen aurka eta haiek betearazteko hartzen diren administrazio ebazpenen aurka ere, errekurtso hauetako edozein aurkezten ahalko da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio egintzaren egile den organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunean hasiko da epe hori.

19.-Interes estrategikoa duten enpresak:

Udalak, interes estrategikoko arrazoiak direla-eta, gehienez ere 200.000 euroko diru-laguntzak ematen ahalko dizkie enpresei (100.000 euro gehienez ere, errepideko garraioaren sektorean ari diren enpresak izanez gero), haiek herrian kokatzea onuragarria baldin bada ondotik ematen diren baldintzak batera gertatzeagatik:

a) Lanpostu kopuru handia sortzen dutelako, gutienez ere 100: %50 emanen da aitzineko paragrafoan zehazturiko diru-laguntzaren gehieneko kopuruaren gainean. Portzentajea %5 igoko da 25 enplegatu gehiagotik.

b) Enpresaren garrantziagatik: multinazionala edo nazioartekoa den: %10, diru-laguntzaren gehieneko kopuruaren gainean.

c) Berrikuntza maila handia izateagatik: %10, diru-laguntzaren gehieneko kopuruaren gainean.

d) Enpresak 100.000 euro baino gehiagoko inbertsioa egiteagatik: %10, diru-laguntzaren gehieneko kopuruaren gainean.

e) Bertzelako kasuak, udal interesekoak izanik aparteko laguntza merezi dutenak (behar bezala egiaztatu beharko dira): %10, diru-laguntzaren gehieneko kopuruaren gainean.

"Xedapen iragankor bakarra.-Jadanik hasitako prozedurak. Ordenantza hau ez zaie aplikatuko ordenantza berri hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta indarra hartu aitzin aurkeztutako eskaerei.

"Xedapen indargabetzaile bakarra.-Ordenantza honek indarra hartzean indarrik gabe geldituko da Tuteran (Nafarroa) enpresa berriak sortzeko diru-laguntzak arautzen dituen aurreko udal ordenantza.

I. ERANSKINA

Eskabidea eta erantzukizuneko aitorpena,
eskatzaileak onuradun izateko baldintza orokorrak betetzen dituela
eta debekurik ez duela dioena

Datuak.

Izena: ....................................................., bizitokia: ............................. helbidea: ....................................................NANa: ............. telefonoa:........., e-posta: .........

Honako hau ordezkatuz.

Pertsonaren edo sozietatearen izena: ........................................, IFZ edo NAN ......................., jardueraren kodea-EJSN ............................, bizitokia: ............................., karrika: ......................................., poligonoa: ............ Kudeatzailearen izena: ..................., telefonoa: ......................., faxa: .........................., Web orria: ....................................................., e-posta: .................................

Behean sinatzen dudan honek eskatzen dut eskaera honi dagokion deialdian onar nazazuen,

Aditzera ematen dut eskabidean dauden datuak egiazkoak direla eta deialdian eskatzen diren baldintzak biltzen ditudala. Hitza ematen dut deialdiko betebehar guztiak beteko ditudala eta eskabide honetan dauden datu guztiak agiri bidez frogatuko ditudala.

Aditzera ematen dut ez dudala inolako debeku kausarik eta deialdi honen aurreko bi urteetan ez dudala honelako jarduerarik ez gisakorik nire kontura egin.

Tuteran, .....(e)ko ..........aren .......(e)(a)n.

Eskatzailearen sinadura

II. ERANSKINA

Lortutako diru-laguntzei buruzko aitorpena

Eskatutako diru-laguntzari dagokionez, aditzera ematen dut:

-Ez dudala eskabide honen xederako inolako diru-laguntzarik jaso bertze administrazio publiko batzuetatik, Espainiako zein nazioarteko entitate publiko, entitate pribatu edo partikularrengandik.

-Eskabide honen xederako ondoko diru-laguntza hauek jaso ditudala bertze administrazio publiko batzuetatik, Espainiako zein nazioarteko entitate publiko, entitate pribatu edo partikularrengandik:

ENTITATEA

KONTZEPTUA

EMANDAKO DIRU KOPURUA/

EMATEKO FALTA DENA

Datuak eguneratzeari dagokionez,

Hitz ematen dut aitorpen honetan aipatutako diru-laguntzetan gertatzen den edozein aldaketa Departamentuari jakinaraziko diodala, idatziz, 15 eguneko epean, haien jakinarazpena jasotzen dudanetik aitzina. Orobat, diru-laguntza eskatu diedan bertze entitate publiko guztiak ere jakinaren gainean jartzeko konpromisoa hartzen dut. Halaber, jarduera abian jarri eta hurrengo 18 hilabeteetan gertatzen den edozein aldaketaren berri emanen dut, eta litekeena da diru-laguntza aldatu edo itzuli behar izatea, baldin eta jardueraren itxiera ezinbestekoa ez bada.

Tuteran, .....(e)ko ..........aren .......(e)(a)n.

Eskatzailearen sinadura

III. ERANSKINA

Hirugarrenen fitxa

1. Ordainketen titularraren datuak:

Izen-deiturak edo sozietatearen izena (pertsona juridikoa baldin bada, zehaztu S.A. edo S.L. den)

IFZ edo IFK:

Helbide osoa:

Telefonoa:

Faxa:

e-posta:

Harremanetarako pertsona:

Bertze datu interesgarri batzuk:

2. Kreditu edo aurrezki entitatearen ziurtagiria. Ordainketetarako datuak:

Ziurtatzen dut ordainketen titularra, 1. atalean aipatua, bere IFZrekin, ondoko kontu honetako titular ere ageri dela:

Entitatearen kodea

Bulegoaren kodea

KD

Kontuaren zenbakia

Entitatearen aldetik (kreditu edo aurrezki entitatearen zigilua eta sinadura):

Tuteran, .....(e)ko ..........aren .......(e)(a)n.

Eskatzailearen sinadura

IV. ERANSKINA

Enpresa proiektuaren azalpen txostena

Eskatzailea.

Izen-deiturak/Enpresaren izena (halakorik bada): ............................... N.A.N./I.F.Z../E.I.Z.:

Ordezkaria (halakorik bada) :............................................................ N.A.N./I.F.Z../E.I.Z.:

1.-Enpresaren edo proiektuaren izena:

....................................................................................................................................................................................................................................

2.-Forma juridikoa (markatu behar dena):

[ ] Banakako enpresaria.

[ ] Sozietate zibila.

[ ] Erantzukizun mugatuko sozietatea.

[ ] Erantzukizun mugatuko sozietate berria.

[ ] Erantzukizun mugatuko lan-sozietatea.

[ ] Sozietate kooperatiboa.

[ ] Sozietate anonimoa.

[ ] Lan-sozietate anonimoa.

[ ] Bertzelakoa. Erran zein: ..............................................................

3.-Proiektu/enpresaren jardueraren deskribapena: ................................................................................................................................................

4.-Jardueraren hasiera (jardueraren hasiera eguna): ................................................................................................................................................

5.-Enplegu sorrera:

-Sortutako lanpostuak, guztira:

-Inoren konturako lan-kontratudunak, lanpostu kopurua: ..................

-Emakumeek beteak, lanpostu kopurua:

-%33koa edo handik goitiko desgaitasun maila aitortua dutenek beteak, lanpostu kopurua:

-I+G+B jardueretako langileek beteak: (azaldu langileak egiten dituen I+G+B jarduerak)

6.-Inguruaren azterketa eta marketin plana.

-Produktu/zerbitzuaren deskribapena:

-Ekartzen dituen berrikuntza edo hobekuntzak:

-Merkatuaren zer alorretara dagoen zuzendua:

-Lehiatzaileak:

-Produktuaren eskaera urte barnean (iraunkorra/sasoiaren araberakoa):

-Merkatuan dauden ordezko produktuak:

-Prezioa: ..................................................... Lehiatzaileen produktuen prezioa:

-Salmenta prezioak ekartzen duen irabazia ekoizpen eta banaketa kostuaren gainean:

-Prezioen goiti-beheitiak bezero, kanpaina eta abarren arabera: ..............................................................................................................................

-Hileko gastu finkoak:

-Produktua edo zerbitzua zabaltzeko lurralde eremua. Banaketa bideak:

-Hautatutako bideen on-gaitzak:

-Enpresaren eta produktuaren sustapena. Komunikazio plana. Patenteak, errotuluak eta markak, erregistratu beharrekoak (halakorik bada).

7.-Ekoizpen plana:

-Enpresaren fabrikazio/prestakuntza faseak

-Behar diren makinak, erremintak eta instalazioak.

-Behar diren lehengaiak. Mota, ezaugarriak, hornitzailea, kostua...

8.-Azpiegiturak (Tuterako proiekturako beharrezkotzat jotzen dituenak).

-Nabeak, biltegiak, lokalak, bulegoak (mota eta kokalekua, jadanik finkatua nahiz hobetsia).

-Altzari eta ekipo informatikoak, aritzeko behar direnak. Motak eta kostuak, zenbatetsiak nahiz errealak, halakorik bada.

-Hornidurak, aldian behingoak nahiz bertzeak, sartuta aurreikusitako kostuak, hornitzaileen ezaugarriak etab.

-Stock aldetik dauden premiak, lehengaiaren edo produktuaren arabera, hura mantentzeko behar den azpiegituraren balorazioa eta kostua.

-Bertzelakoak...

9.-Ekonomia/finantza plana (finantzatzeko baliabideak).

-Inbertsio proiektuaren zenbatekoa.

-Baliabide propioen bidezko finantzaketaren zenbatekoa.

-Inoren baliabideen bidezko finantzaketaren zenbatekoa.

-Behar diren abal eta/edo bermeak.

-Ustiapen kontu korrontearen aurreikuspena.

-Diruzaintzako aurreikuspena eta 1-3 urtetarako aurreikusitako cashflow operatiboa.

-Diru-laguntzak edo laguntzak, eskatuak nahiz jasoak.

10.-Dokumentazio administratiboa:

[ ] Obra lizentzia.

[ ] Jarduera sailkaturako lizentzia.

[ ] J.E.Z.

[ ] Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrarekin ordainketak eguneratuak dituela adierazten duen frogagiria.

[ ] Nafarroako Ogasunarekin ordainketak eguneratuak dituela adierazten duen frogagiria.

[ ] Bertzelakoak...

Tuteran, .....(e)ko ..........aren .......(e)(a)n.

FAKTURA

HORNITZAILEA

DATA

FAKTURA

ZK.

KONTZEPTU FAKTURATUA

ZENBATEKO

OINARRIZKOA

BEZa

FAKTURAREN ZENBATEKO OSOA

PFEZaren ZENBATEKOA

PEZ GUZTIRA

FAKTURA

MOTA

ZENBATEKOA

MOTA

ZENBATEKOA

1

(Adibidea) XXXXXXS.L. 1 zk.

1-1-2008

00345/2008.

Adibidezko gastu korrontea

0,00

%18

0,00

0,00

%15

0,00

0,00

2

(Adibidea) XXXXXX S.L. 2 zk.

2-1-2008

346-2008

Adibidezko alokairuak

0,00

%18

0,00

0,00

%18

0,00

0,00

3

0,00

%18

0,00

0,00

0%

0,00

0,00

4

0,00

%18

0,00

0,00

%0

0,00

0,00

5

0,00

%18

0,00

0,00

%0

0,00

0,00

6

0,00

%18

0,00

0,00

%0

0,00

0,00

7

0,00

%18

0,00

0,00

%0

0,00

0,00

8

0,00

%18

0,00

0,00

%0

0,00

0,00

9

0,00

%18

0,00

0,00

%0

0,00

0,00

10

0,00

%18

0,00

0,00

%0

0,00

0,00

11

0,00

%18

0,00

0,00

%0

0,00

0,00

12

0,00

%18

0,00

0,00

%0

0,00

0,00

13

0,00

%18

0,00

0,00

%0

0,00

0,00

14

0,00

%18

0,00

0,00

%0

0,00

0,00

L1201217

Iragarkiaren kodea: L1201217