33. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRALBA DEL RÍO

Xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Torralba del Rioko Udalak, 2012ko urtarrilaren 24an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun azterlana 2. poligonoko 119. eta 120. lurzatietan, Torralba del Rioko Arrabal del Cristo kaleko 19an eta 21ean baitaude. Sustatzaileak Mercedes Sáez de Pipaón Martínez de Vírgala eta Alfonso Álvarez de Eulate Barandalla.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Torralba del Rion, 2012ko urtarrilaren 26an.-Alkatea, Jesús Cayetano Oyón.

Iragarkiaren kodea: L1201429