2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZA
Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena
Zangozako Udalak, 2011ko abenduaren 27an egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:
1.-Behin betikoz onestea Nuestra Señora de Rocamador karrikako 37ko jabeen elkarteak aurkezturiko xehetasun azterlana. Xedea da eraikinaren lerrokadurak aldatzea, halako eran non lerrokadura berrien artean igogailu bat paratuko baita eta oztopo arkitektonikoak kenduko baitira; hori guztia Pablo Basterra eta Raul Roncal arkitektoek 2011ko irailean prestaturiko espedientearen agiriari jarraikiz.
2.-Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Zangozan, 2012ko urtarrilaren 25ean.-Alkatea, Angel Navallas Echarte.
Iragarkiaren kodea: L1201335