2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIAN
Aldaketa Udal Plan Orokorreko 7. sektoreko UT-2 unitatean.
Behin betiko onespena
San Adriango Udalak, 2012ko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen San Adriango Udal Plan Orokorrean aldaketa behin betikoz onestea, Udal Plan Orokorreko 7. sektoreko UT-2 unitatearen determinazio xehakatuei dagokienez, Jesús M.ª Salvador Salvador arkitektoak prestaturiko proiektuaren arabera eta Jesús Montiel Herrerok sustaturik. Aldaketaren xedea da sakonera eraikigarria handitzea (eraikinaren beheko solairuan, eremu libre pribatuan, 10 metrotik 12 metrora), Udal Plan Orokorreko 7. sektoreko UT2 unitate tipologikoan dauden familia bakarreko etxebizitza atxikietan, katastroko 1. poligonoko 1105.etik 1129.era bitarteko lurzatietan, 1212.ean eta 1213.ean baitaude.
Udal Plan orokorreko aldaketari 3/2012 zenbakia eman zaio. Egungo Udal Plan Orokor horrek 2010eko irailaren 13an hartu zuen indarra (2010eko 11. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, irailaren 13koa).
San Adrianen, 2012ko urtarrilaren 26an.-Alkatea, Emilio Cigudosa García.
Iragarkiaren kodea: L1201412