2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Lerrokadura aldaketaren xehetasun azterlana, Zaragozako etorbideko 59an igogailua jartzeko. Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2012ko urtarrilaren 20ko osoko bilkuran, honako erabakia hartu zuen:
PLE 20-ENE-12 (4/CU).
"Jendaurreko epea iragan baita Zaragozako etorbideko 59an igogailua paratu beharrez lerrokadurak aldatzeko xehetasun azterlana hasiera batean onetsi ondoan (JOB, 2011-11-8koa, 2011ko abenduaren 1eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua), epe horretan inork alegaziorik aurkeztu gabe, honako hau erabaki da:
1.-Behin betikoz onestea lerrokadura aldaketaren xehetasun azterlana, Zaragozako etorbideko 59an igogailuak jartzeko, Iñigo Araiz Ucarrek tramitatzeko aurkeztua jabeen elkartearen izenean.
2.-Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, baita ukitutakoei ere, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean."
Iruñean, 2012ko urtarrilaren 25ean.-Alkatea, Enrique Maya Miranda.
Iragarkiaren kodea: L1201372