2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Aldaketa xehakatua Udal Planean, Biritxituko ZN1/U.I.XI unitateari dagokionez, konpentsazio batzordeak sustaturik.
Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2012ko urtarrilaren 20an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
PLE 20-ENE-12 (5/CU).
"Jendaurreko epea iragan baita Iruñeko Udal Planeko aldaketa xehakatuaren dokumentua, Biritxituri dagokiona, hasiera batez onetsi ondotik (2011-10-21eko osoko bilkura), eta ez denez haren aurkako alegaziorik bildu, Udalaren Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2011-12-13ko txostenarekin bat, erabaki da:
1. Hasiera batean onestea Iruñeko Udal Planean, U.I.XI-Biritxituko unitateko ZN-1 eta GZ-2 unitateari dagokionez, aldaketa xehakatua egiteko dokumentua, Vitorino Gamenek sustatua, Konpentsazio Batzordearen izenean.
2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau eta onetsitako proiektuaren ale bat, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean."
Iruñean, 2012ko urtarrilaren 25ean.-Alkatea, Enrique Maya Miranda.
TESTU ARAUEMAILEA
6.-Proposatutako araudia
Iruñeko Udal Planeko ZN-1 / UI-Xl-n
Unitatearen azalera, guztira: 9.294 m².
Egiturazko determinazioak:
-Xede orokorrak: ibai parkea osatzea, hilerrira oinezkoen sarbidea hobetzea eta merkataritza eraikinak antolatzea.
-Hirigintzako araubidea.
Sailkapena: | Hiri lurzorua |
Kategoria: | Finkatu gabea |
Banaketa eremua: | ARZ-13 |
Eredu-aprobetxamendua: | 0,37236 au/m² |
Eraikuntzaren gehieneko azalera (bi lurzatiak baturik): | 3.460 m² |
Erabilera: | Merkataritzakoa eta parkea |
-Baldintza orokorrak.
Lagapenak: planoan aurreikusitako berdegune publiko grafiatuak eta kargarik gabe entregatu beharko den unitatearen aprobetxamenduaren %10.
Determinazio xehakatuak:
Ondoriozko lurzati pribatuaren azalera: 2.826 m planoan grafiaturik (MO.1 planoa) Berdegune publikoko lurzatiaren azalera: 5.900 planoan grafiaturik Espazio libre publiko eta aparkalekuetarako lurzatiaren azalera: 568.
-Baldintza bolumetrikoak:
Lerrokadurak: eraikuntzak ez du MO.1 planoan definituriko nahitaezko lerrokaduratik atera behar. 1. Hala ere, lerrokadura horren atzeraemanguneak plantea daitezke, betiere sarbideak eta eraikinen argiaztapena hobetzeko xedea badute.
Garaierak: grafikoki definitzen da eraikinaren inguratzailea (MO.2 planoa). Hona eraikinaren eraikigarritasuna: S+SE+B+1.
Eraikinen estalduren %70 ez dira aterako gehieneko inguratzailearen goiko planotik.
Eredu-sekzioek beheko solairuko lerrokaduraren kokalekua definitzen dute. Haren formalizazioaren gainerakoa (forjatuen sestrak eta mailakatzea) ez da loteslea. Bi lurzatietako sotoen topagunea baizik ez da nahitaezkoa (aparkaleku mankomunatua).
C2 lurzatian, beheko solairua behin-behineko karrikaren sestretan bermatzen ahal da (sistema orokorra) edo parkeko pasealeku erdizka oinezkoendakokoetan. Azken kasu horretan, MO3 planoaren eskeman ageri den erdisotoko solairua jarduketaren beheko solairua izatera pasatuko litzateke.
-Erabilera eta eraikigarritasuna:
Merkataritza erabilpen xehakatua. Udal Planeko Araudi Orokorreko 28. artikuluan ezarritako erabilpen araudia aplikatuko da.
Koefiziente bakarra ezarri da merkataritzako erabilera nagusirako (1. koefizientea) Espazio libre pribatuak ez dira kontuan hartzen hirigintzako aprobetxamendurako.
Erdisotoko solairuaren okupazioa kontuan hartuko da eraikigarritasunerako, irabazteko asmoz erabiliz gero.
Oinezkoen bide publikoen nahitaezko lerrokadurak adierazten dira, errealitate topografikoaren ondorio diren aldaketa txikiak onartuz.
Ekaitz tankearen kokapenerako gehieneko lerrokadura adierazten da.
-Eraikuntzako baldintzak:
Eraikuntzak okupatzen ez dituen espazio libre pribatuak, espazio publikoekin muga egiten badute eta betiere haien itxitura aurreikusia ez badago dagokien eraikuntza proiektuan, gauzatu beharko dira unitatearen espazio publikoak urbanizatzeko proiektuan eraikuntzari buruz definituriko irizpideen arabera, gisa horretara bermatuko baita halako batasun bat eraikuntzaren aldetik eta haien integrazioa.
Estalkiak landare bidezko tratamendua izanen du.
Estalkiaren gainean ez da nabarmenduko eraikuntzaren instalazioetako elementurik, salbu eta erraustegi bateko tximinia, edo planeamenduak baimentzen dituen erabileren ondoriozko bertze elementu bat, haren araudi berariazkoak horretara behartzen duenean.
Fatxadek kristalez itxiak beharko dute izan, azalera guztiaren %60an gutxienez.
Eraikinaren gainerakoan erabilitako material berekin tratatu behar dira bai bi eraikinak banatzen dituen espazioaren aitzineko fatxadak bai bi eraikinak zutitzen ez diren bitartean agerian gelditzen diren mehelin atalak.
-Kudeaketa:
Garapenaren planeamendua: ez da eskatzen, espedienteak unitatearen antolamendu xehea berarekin baitakar.
Exekuzio sistema: konpentsazioa.
Betearazpen tresnak: birzatiketa proiektua eta urbanizazio proiektua.
Lurzatiketa: merkataritzarako unitate oinarrizkoaren lurzatiketa planoan definituriko bi lurzatitan.
Bi lurzatietako garajeak mankomunatu beharko dira nahitaez. Cl lurzatian sotoa eraiki beharko da nahitaez, baita lotura aurreikusi ere; bermatu beharko da 3 m-ko pasabide librea C2 lurzatira eta gutienez ere 2,50 m-ko galiborik gabeko garaiera C2 lurzatiko garajearekin. Sestrako lotura kota ezarri da: + 411,80.
Behin betiko kotan aldaketak izan litezke urbanizazioa gauzatzearen ondorioz; kasu horretan behar diren egokitzapenak egin beharko dira, eta Udalari horien berri eman.
Lotura horren kokalekua Cl lurzatiaren eraikuntza proiektuan definituko da.
-Sarbideak eta urbanizazioaren baldintzak:
Urbanizazioaren eskema ez da loteslea; berregokitzen ahal da urbanizazio proiektuan.
MO.4 planoan definitzen dira lurzatietako sarbide desberdinak.
Bai Cl lurzatiak bai C2 lurzatiak ibilgailuendako sarbide publikoa dute behin-behineko bide berritik. Parkeko bide nagusitik ere sarbidea dute. Eraikinaren aitzinetik doan bidea salgaiak sartzeko ibilgailuen trafikoa hartzen ahalko du, baita larrialdi zerbitzuena ere.
C2 lurzatiko garajeko sarbidea Cl lurzatitik egin beharko da, arestian deskribatu bide-zortasuna ezarririk.
Grafiatutako gainerako bideak oinezkoen izaera publikoa izanen dute. Bideen oinarria harrizko motakoa izanen da.
Berdeguneak batez ere landatzekoak izanen dira.
Bertzelako betebeharrak:
-Berdegune publikoaren zati baten urbanizazioa, ZN1 eta GZ2ren kudeaketa eta exekuzio hitzarmenarekin bat.
-ARZ-13ak une oro bermatu beharko du ibilgailuendako sarbidea hilerrira, kostua bere gain hartuz, eta beharrezkoa balitz, eginkizun hori hartzen duen bertze bide bat eginez, egungoaren ezaugarri berdinekin, urbanizazio lanen exekuzioaren zati gisa, GSA-3an aurreikusitako hilerrirako sarbideen behin betiko konponbidearen kalterik gabe.
-Urbanizazio proiektuak eustorma bat definituko du, edo paldo zuresi bat, GSA3 sistema orokorraren ordezko behin-behineko karrikara jotzen duten lurzatien frontearen luzeran kokatuko dena. Delako eustorma edo paldo zuresia espazio publikoan eraikiko da, lurzatien ertz-ertzean, orubeen indusketa posible egin dezan, MO.3 planoan zehazturiko sotoen beheko sestraraino, behin-behineko karrikaren egonkortasunari eragin gabe. Eustorma horren zapatak espazio publikoan egonen dira, gutienez ere 3 m-ko sakoneran espaloiaren sestratik neurtuta.
Urbanizazioa eta eraikuntza batera gauzatzen badira, eraikinaren parte den murru bat erabiltzen ahalko da karrikari kontzeko. Halakoetan, lurzatiaren barnean egonen dira bai murrua bai zimenduak.
Ondotik ematen dira Cl eta C2 lurzatien fitxak
CI LURZATIAREN HIRIGINTZA FITXA
Sailkapena: | Hiri lurzorua |
Kategoria: | Finkatu gabea |
Banaketa eremua: | ARZ-13 |
Eredu-aprobetxamendua: | 0,37236 au/m². |
Lurzatiaren azalera: | 1, 678.27 m². |
Azalera eraikigarria: | 2, 387.69 m². |
Aprobetxamendua: | 2.387.69 AU |
Garaierak: | S+ES+B+1 |
Lerrokadurak: | Dokumentazio grafikoaren arabera |
Erabilera: | Merkataritza |

C2 LURZATIAREN HIRIGINTZA FITXA
Sailkapena: | Hiri lurzorua |
Kategoria: | Finkatu gabea |
Banaketa eremua: | ARZ-13 |
Eredu-aprobetxamendua: | 0,37236 au/m². |
Lurzatiaren azalera: | 1, 147.64 m². |
Azalera eraikigarria: | 1073.04 m' |
Aprobetxamendua: | 1073.04 AU |
Garaierak: | S+ES+B+1 |
Lerrokadurak: | Dokumentazio grafikoaren arabera |
Erabilera: | Merkataritza |

Iragarkiaren kodea: L1201344