33. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Musika Eskolako perkusioko irakasle lanpostua.
Izendapen proposamena

Honako honen bidez aditzera ematen da Erriberriko Udalaren Musika Eskolarako perkusioko irakasle lanpostua, lan araubide finkoan eta lanaldi partzialean, betetzeko deialdiko Epaimahaiak, 2012ko urtarrilaren 21ean egin bilkuran, erabaki zuela Aingeru Ochotorena Labairu lanpostu horretarako izendatzeko proposamena egitea; izan ere, deialdiko hautaproba guztiak egin ondoan puntuazio handiena lortu duen izangaia izan da.

Deialdiko 12 oinarriari jarraikiz, honako iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoko hamar egun naturalen barrenean, proposatutako izangaiak hartan zehaztutako agiriak aurkeztu beharko ditu. Bertzenaz, lanpostua beteko da puntuazioaren hurrenkeran ondotik heldu den izangaiarekin.

Erriberrin, 2012ko urtarrilaren 25ean.-Alkatea, Francisco Javier Legaz.

Iragarkiaren kodea: L1201385