2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRIBERRI
Aldaketa 2011ko aurrekontuan (III.etik VI.era bitarte)
Erriberriko Udalak, 2012ko urtarrilaren 20ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi ditu 2011ko aurrekontuko III.etik VI.era bitarteko aldaketak.
Hirugarren aldaketarekin, kreditu sorrera bat formalizatzen zen, Antzerki Klasikoaren azken edizioak sortutako gastuak finantzatzeko. Laugarrenarekin, kreditu gehikuntza bat, Diru-bilketa Agentziak premiamendu bidean izandako kudeaketa gastuetarako. Bosgarrenaren xedea zen aurrekontuko finantziazioa sortzea herrilurren mantentze lanetako kostu finkoetarako eta aldakorretarako, kreditu transferentziaren bidez. Eta seigarrenaren xedea, berriz, herrilurren esleipen hartzaileei emandako diru-laguntzen zenbatekoaren zati bat finantzatzea, kreditu sorreraren bidez.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, edozein interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituen alegazioak aurkeztu ahal ditzan.
Ohartarazten da ezen, jendaurrean egoteko epe horretan inork alegaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsitzat joko dela, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatua aplikatuz.
Erriberrin, 2012ko urtarrilaren 23an.-Alkatea, Francisco Javier Legaz.
Iragarkiaren kodea: L1201254