2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MURCHANTE
Aldaketa aurrekontuetan. Behin betiko onespena
Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2012ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 9an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu berezia:
1 111 10001 - Udaleko zinegotzien ordainsariak: 9.850 euro.
1 111 16001 - Udaleko zinegotzien Gizarte Segurantza: 3.950 euro.
Diru-sarreren kontu-sailak goititurik:
1 87000 - Diruzaintzako gerakina 2010: 13.800 euro.
Murchanten, 2012ko urtarrilaren 27an.-Alkatea, Tomás Aguado Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1201533