33. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

2012ko lan egutegia

Kontuan hartuz abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua, urteko lanaldia ezartzen duena Nafarroako Administrazio Publikoetako enplegatuetatik Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren gainean abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen direnentzat, eta Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiaren ekainaren 11ko 725/2010 Ebazpena, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2012ko asteguneko jaiak zein diren zehazten duena; ikusirik, orobat, espedientean jasotako dokumentazioa. Miranda Argako Udalak, 2011ko abenduaren 28ko bilkuran, honako hau erabaki du:

1. Miranda Argako Udalaren langileendako 2012ko lan egutegia onestea, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuan urte osorako ezarritako 1.592 orduko zenbatekoan oinarriturik, eta jaiegunak zein diren zehaztea, horietan itxirik egonen baitira udal bulegoak:

-Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

-Martxoaren 19a: San Jose.

-Martxoaren 21a: San Benito, herriko patroia (Miranda Argako herriko jaia).

-Apirilaren 5a: Ostegun Santua.

-Apirilaren 6a: Ostiral Santua.

-Apirilaren 9a: Pazko biharamuna.

-Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

-Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre Maria.

-Abuztuaren 23, 24 eta 27a: herriko bestak.

-Urriaren 12a: Espainiako Festa Nazionala.

-Azaroaren 1a: Omiasaindu.

-Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

-Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

-Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

-Abenduaren 24a

-Abenduaren 25a: Eguberri.

2. Udal bulegoak itxirik egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, eta gorago aipatutako jaiegunetan, horiek ere kontuan hartu baitira 2012ko lan egutegian.

3. Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldiak, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutu izanen ditu: hasiera batean, 7,33 orduko 217 lanaldi eginen dira, eta 1,39 ordu eginen dira horretarako zehazten den lanaldian.

4. Zerbitzuaren beharrak direla-eta Alkatetzak udal langileak lanera deitzen dituenean ezarritako ordutegitik kanpo edo egutegian jaiegun direnetan lan egiteko, atsedenaldiekin ordainduko dira lan horiek edo aparteko ordu gisa, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 51. artikuluan eta hura garatzeko erregelamenduan zehazten den bezala.

5. Erabaki honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Miranda Argako Udaleko iragarki oholean argitaratzea.

Argitara ematen da, eta ohartarazten da erabaki hauen kontra errekurtso hauetako bat paratzen ahal dela, hautara:

a) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazten denetik hasita.

b) Berraztertzeko errekurtsoa, hautara, Miranda Argako Udalari zuzendua, erabakia jakinarazi eta hilabeteko epean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aitzinetik; bertzenaz, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, erabakia jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Miranda Argan, 2011ko abenduaren 29an.-Alkatea, María Teresa Iradiel Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1201391