33. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

Aurrekontuko 2/2011 aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2011ko 239. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 2an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Aurrekontuko 2/2011 aldaketa

Kreditu berezia:

DIRU-SARRERAK:

-1.75517 kontu-saila.-Elizagorriko gizarte etxeko ingurunean zoladura-lanak egiteko diru-laguntza.

Zenbatekoa: 38.005,75 euro.

-917. kontu-saila.-Inbertsiorako kreditua. Zenbatekoa: 9.501,44 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 47.507,19 euro.

GASTUAK:

-1.432.60105 kontu-saila.-Elizagorriko gizarte etxeko inguruneko zoladura-lanak. Zenbatekoa: 47.507,19 euro.

Gastuak guztira: 47.507,19 euro.

Elizagorrian, 2012ko urtarrilaren 25ean.-Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L1201378