33. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

4. aldaketa 2011ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuan aldaketak hasiera batean onesteko erabakia 2012ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 9an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

GASTUAK:

a) Kreditu bereziak:

-1. kapitulua: 58.900 euro.

-2. kapitulua: 21.950 euro.

-6. kapitulua: 85.005 euro.

b) Kreditu gehikuntzak:

-2. kapitulua: 284.600 euro.

-4. kapitulua: 5.710 euro.

-6. kapitulua: 18.080 euro.

Aldaketa, guztira: 474.245 euro.

Finantzabideak.

a) Beheititzeak, deuseztatzeagatik:

-6. kapitulua: 4.320 euro.

b) Aurreikusitakoak baino handiagoak izatea bildutako diru-sarrerak:

-3. kapitulua: 142.300 euro.

c) Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 327.625 euro.

Aldaketa, guztira: 474.245 euro.

Eguesen, 2012ko urtarrilaren 26an.-Alkatea, Jose Anastasio Andía García de Olalla.

Iragarkiaren kodea: L1201404