2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DONEZTEBE
Xehetasun azterlana, 2. poligonoko 45. lurzatiari dagokiona. Hasierako onespena
Doneztebeko Udaleko alkateak, 2012ko urtarrilaren 23ko ebazpenaren bitartez, hasiera batean onetsi zuen Doneztebeko Udal Planeko 2. poligonoko 45. lurzatiaren xehetasun azterlana, Sebastián López Aznárez arkitektoak prestatu dokumentazioaren araberakoa, Jorge Iribarren Arretxeak eskaturik.
Hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, nahi duenak aztertzen ahalko du Udal Idazkaritzan, baita bidezko alegazioak aurkeztu ere; hori guztia abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 eta 76. artikuluei eta horiekin bat heldu direnei jarraikiz.
Donezteben, 2012ko urtarrilaren 24an.-Alkatea, Miguel San Miguel Azpíroz.
Iragarkiaren kodea: L1201537