33. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

2012rako aldaketa ordenantza fiskaletako tarifetan.
Behin betiko onespena

Jendaurreko epea inork erreklamaziorik aurkeztu gabe iragan denez, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 13. artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da ondoko ordenantza fiskaletako tarifen aldaketaren behin betiko onespena. Horiek hasiera batean onetsi zituen Udalak, 2011ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, eta iragarkia argitara eman zen 2011ko 230. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 21ean.

Tarifa berriek 2012ko urtarrilaren 1etik aitzina hartuko dute indarra.

Ordenantza fiskaletako tarifen aldaketaren behin betiko onespenaren kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, Doneztebeko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina. Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, errekurtsoa ebatzi edo ustez ezetsi arte ezin izanen da ez gora jotzekorik ez administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu.

2. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz gero, ebatzi edo ustez ezetsi bitartean ezin izanen da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik paratu.

3. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Donezteben, 2012ko urtarrilaren 13an.-Alkatea, Miguel San Miguel Azpíroz.

ORDENANTZA FISKALA, ESTABLEZIMENDUAK IREKITZEKO LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

10. artikulua. Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

I. epigrafea.-Berritik paratzen diren establezimenduak, negozioaren lekualdaketa, jarduera aldaketak, titulartasun aldaketak.

I.1. Jarduera sailkatuen espedientearen tramitea bete behar duten establezimenduak:

Azalerako lehen 50 m²-ak

1,215 euro/m²

51tik 100 m2-ra bitarte

0,978 euro/m²

101etik 500 m2-ra bitarte

0,747 euro/m²

501etik 1.000 m2-ra bitarte

0,509 euro/m²

1.001 m² baino gehiago

0,273 euro/m²

Jarduera sailkatuetan aritzeko lizentziak: 86,13 euro.

I.2. Jarduera sailkatuen espedientearen tramitea bete behar ez duten establezimenduak:

Azalerako lehen 50 m²-ak

0,747 euro/m²

51tik 100 m2-ra bitarte

0,586 euro/m²

101etik 500 m2-ra bitarte

0,403 euro/m²

501etik 1.000 m2-ra bitarte2

0,237 euro/m²

1.001 m² baino gehiago:

0,049 euro/m²

Jarduera sailkaturik behar ez duten jardueretan aritzeko lizentziak: 43,07euro.

II. epigrafea.-Jarduera handitzea, negozioa eskualdatzea, titularraren edo sozietatearen izenaren aldaketa eta titular aldaketak.

Aplikatu beharreko tarifak I. epigrafean zehaztutakoen %50 izanen dira.

2. Lokala tokiz aldatzea:

Lehen aldiz paratzen diren establezimenduenen %90 ordainduko da.

3. Handitzeak edo sailkapenaren aldaketak.

a) Merkataritzako jarduerak handitzeagatik, berritik paratzen diren establezimenduen tarifa berak ordainduko dira.

b) Sailkapenaren aldaketengatik, jarduera berriaren kuotaren eta lokal berean egiten den jarduerarenaren artean dagoen aldea ordainduko da, eta gutxienez 42,25 euro.

4. Negozioko titulartasun aldaketak, lagapena edo eskualdaketa.

Berritik paratzen diren establezimenduen tarifa berak izanen dituzte, eskaera aurreko titularrari udal lizentzia eman zitzaionetik sei hilabeteko epearen barrenean egiten denean salbu, kasu horretan 23,53 euro ordaindu beharko baitira lizentzia emateak sorturiko udal eskubideen truke.

ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN LOKALAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

6. artikulua. Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

A.-Leku-Eder zinemako sarrerak: 4,34 euro. (BEZa barne).

B.-Igerilekuak (eguneko sarrerak):

2000-2008ra bitarte sortuak: 1,60 euro.

1994-1999ra bitarte sortuak: 3,15 euro.

1993an edo lehenago sortuak: 4,20 euro.

C.-Igerilekuak (hilabeteko abonamenduak):

2000-2008ra bitarte sortuak: 9,45 euro.

1994-1999ra bitarte sortuak: 22,05 euro.

1993an edo lehenago sortuak: 31,50 euro.

D.-Igerilekuak (udaldiko abonamenduak):

2000-2008ra bitarte sortuak: 13,65 euro.

1994-1999ra bitarte sortuak: 31,50 euro.

1993an edo lehenago sortuak: 44,65 euro.

E.-Pilotalekua:

-Pilotalekua argirik gabe erabiltzea: 5.25 euro orduko.

-Pilotalekua argia eta guzti erabiltzea: 10.00 euro orduko.

F.-Kultur Etxea:

-Kultur etxea berogailurik gabe erabiltzea: 4.20 euro orduko.

-Kultur etxea berogailua eta guzti erabiltzea: 8.40 euro orduko.

G.-Kiroldegia:

-Pista argirik gabe erabiltzea:

-pistaren 1/2: 8,50 euro.

-pistaren 2/2: 17,35 euro.

Pista argia eta guzti erabiltzea:

-pistaren 1/2: 11,00 euro.

-pistaren 2/2: 22,00 euro

H.-Arte martzialen aretoa.

Orduaren prezioa: 6,50 euro

I.-Squash-a:

Ordu erdi: 3,70 euro.

Ordubete: 6,50 euro.

J.-Dutxa hutsa: 2,40 euro.

K.-Muskulazio gela:

-Eguneko abonamedua: 3,70 euro.

-10 saiorako abonamendua: 18,20 euro.

-Hilabeteko abonamendua: 29,00 euro.

-Bi hilabeteko abonamendua: 43,00 euro.

-Hiruhileko abonamendua: 60,00 euro.

L.-Muskulazio aretoa (9:00etatik 22:00ak arte), sauna, dutxa eta igerilekua udako denboraldian:

-Urteko abonamendua, 160 euro, Donezteben erroldaturik daudenendako.

-Urteko abonamendua, 190 euro, Donezteben erroldaturik ez daudenendako.

Udal kiroldegiko arduradunak luzatuko ditu abonamendu horiek.

Ordenantza honi epigrafe hauek gehitu zaizkio:

LL.-Erakusketa aretoa eta liburutegia:

Berogailurik gabe erabiltzea: 1.65 euro orduko.

Berogailuarekin erabiltzea: 3.28 euro orduko.

Oharra: tarifa horiek aplikatuko zaizkie gela horiek irabazi asmoarekin erabiltzen dituzten erabiltzaileei.

N.-Tarifa bereziak:

1.-%60tik goitiko minusbaliotasuna duten lagunek, behar bezala frogatzen badute, %10eko hobaria izanen dute aplikatu behar zaizkien tarifetan.

2.-Familia ugariak: familia ugarien kideek, familia ugariaren titulua aurkezten badute, %20ko hobaria izanen dute aplikatu behar zaizkien tarifetan.

ORDENANTZA FISKALA, EREMU PUBLIKOKO ETA HERRILURRETAKO ZORU, HEGALKIN ETA ZORUPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

I. epigrafea.-Zoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1. Mahaiak, aulkiak, mahaitxoak, metro koadro edo zatiki bakoitza:

Mahaiak: 22,00 euro unitate bakoitzeko, maiatzaren 1etik irailaren 30a bitarte.

Aulkiak: 7,00 euro unitate bakoitzeko, maiatzaren 1etik irailaren 30a bitarte.

Bidoiak: 22,00 euro unitate bakoitzeko, urtarrilaren 1etik abenduaren 31 biatrte.

I.2. Merkatu txikiak, egun bakoitza:

Denboraldiko egun bakoitza:

-Elikagai, arropa eta oinetakoen salmenta 9,50 euro 359,00 euro

-Eskulanak, liburuak, numismatika eta kulturazkoak diren beste gauza batzuk saltzea, eguna 9,50 euro, denboraldia 359,00 euro

I.3. Azoka txikiak:

Eskulan txikiak, bisuteria eta bestelako produktu baimenduak, postu bakoitzeko.

-Egunean: 9,50 euro.

-Denboraldia: 359,00 euro.

-Bestetan eta ferietan: 12,95 euro/metroa.

I.4. Bestelako aprobetxamenduak, metro karratu edo zatiki bakoitza (garabiak, kioskoak):

Tasa bakarra ezarri da, okupazioko egun bakoitza kobratuko dena.

Tarifa bat ezarri da, lurzoruaren balioaren eraginaz balorazio txostenean onesten denaren arabera, eta gutxieneko tarifa hau ezarri da:

-Egunean: 0,179 euro.

I.8. Espaloien okupazioa:

-Hilabetean, metro lineal bakoitzeko: 15,640 euro.

II. epigrafea.-Hegalkineko aprobetxamendu bereziak.

II.1. Balkoiak eta terrazak ixtea.

Eraikitako m² bakoitzeko: 1,575 euro.

II.2. Bertzelako aprobetxamenduak:

Metro karratu edo zatiki bakoitzagatik, egunean: 0,101 euro.

Metro karratu edo zatiki bakoitzagatik, hilabetean: 2,358 euro.

Metro karratu edo zatiki bakoitzagatik, urtean: 23,583 euro.

III. epigrafea.-Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

-Paratutako tanke bakoitza, 5,108 euro/m², urtean

-Gasa banatzeko sare nagusien instalazio eta aprobetxamenduengatik izanen den gutieneko kuota, metro lineal bakoitzeko, urtean:

-Aprobetxamenduaren gainerakoa, m² edo horren zati bakoitzagatik:

  • Eguna: 0,015 euro.
  • Hilabetea: 0,392 euro.
  • Urtea: 5,108 euro.

IV. epigrafea.-Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeetan azaldutakoak direla eta, ordaindu beharreko zenbatekoak ondoko kopuruetara iristen ez direnean, ondotik aipatzen diren gutieneko zenbateko hauek ordainduko dira:

-Aldamioak: 19,64 euro.

-Hesiturak: 19,64 euro.

-Bertzelako aprobetxamenduak: 19,64 euro.

-Merkataritzako jarduera denean: 23,58 euro.

Txosnak jartzea.

"Txosnak jartzea" izenekoari honako paragrafo hau gaineratu da:

Bat bakarra onartuko da Santa Luzia plazan, baina bigarrena ere onar liteke beste leku batean, hori Doneztebeko Udalak finkatuko baitu, inskribatuak dauden klub edo elkarteei, azkeneko horiek herrian badute helbide soziala edota herrian bertan jarduten badute.

Eskabidea bi hilabete lehenagotik egin beharko da, eta jartzeko eta handik kentzeko Doneztebeko Udalak finkatzen dituen egunetan egin beharko da.

Eskabidearekin batera agiri bat aurkeztu beharko da, Kluben edo Elkarteen Erregistroan inskribatua dagoela frogatzeko.

12:00etatik 6:00ak arte egonen dira zabalik.

Entitate eskatzailea arduratuko da txosnaren ingurua garbitzeaz.

Udalaren albienteek adieraziko diete baimendutako entitateei zein leku zehatzetan ezarriko dituzten txosnak.

Txosna bakoitza paratzeko tasa 100,00 eurokoa izanen da.

Txosna paratuta dagoen egun bakoitzeko 20,00 euro ordainduko dira.

Argiaren hargunea entitate eskatzailearen kontura izanen da.

Udalak erantzukizun zibileko poliza eska dezake, indarrean dagoen arautegiaren arabera.

Udalak egiten ahalko ditu nahi adina ikuskapen eta kontrol tekniko, egoki iruditzen zaizkionak, betiere legearen barrenean.

Txosnak jartzeko baimenduta dauden entitateek 120,00 euro pausatuko dute Doneztebeko Udalean, fidantza gisa, jardueran hasi baino hamabost egun lehenago, hori guztia bermatzearren ondasun publikoetan sor daitezkeen kalte eta galerak.

ORDENANTZA FISKALA, KAMIOIENDAKO APARKALEKUEN TASA ARAUTZEN DUENA

Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

I. epigrafea.-Kamioiak eta autobusak:

-Urteko abonamendua:

1.-Donezteben erroldaturiko ibilgailuak eta zirkulazio zergak eta/edo lizentzia fiskala herri honetan ordaintzen dituztenak: 198,00 euro.

2.-Donezteben erroldaturiko ibilgailuak eta zergak ordaintzen ez dituztenak edo erroldaturik ez daudenak baina zirkulazio zerga eta/edo lizentzia fiskala Donezteben ordaintzen dituztenak: 399,00 euro.

3.-Donezteben erroldaturik ez dauden ibilgailuak eta Donezteben zergarik ordaintzen ez dutenak: 592,00 euro.

-II. epigrafea.-Karabanak eta roulotteak.

-Urteko abonamendua:

1.-Donezteben erroldaturiko ibilgailuak eta zirkulazio zergak eta/edo lizentzia fiskala herri honetan ordaintzen dituztenak: 198,00 euro.

ORDENANTZA FISKALA, UDALAREN MUSIKA ESKOLAKO IRAKASKUNTZA ZERBITZUAREN TASARENA

7. artikulua. Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

KONTZEPTUAK

TASA

INSKRIPZIOA

21,93 euro

ABESBATZAN IZENA EMATEA

6,18 euro

BANDA EDO TALDEAN IZENA EMATEA (BANDAN BAKARRIK)

8,23 euro

MUSIKA TRESNA

34,00 euro

1. ZIKLOA

50,45 euro

2. ZIKLOA

56,99 euro

3. ZIKLOA

59,61 euro

4. ZIKLOAINSTRUMENTUA + TALDEA:

38,43 euro

PANDEROA

16,92 euro

Tarifa hauek %50 gehituko zaizkie herri honetan bizi ez diren ikasle guztiei.

ORDENANTZA FISKALA, OBRA HONDAKINAK UDAL HONDAKINDEGIAN BOTATZEKO TASA ARAUTZEN DUENA.

KLABEA

ZERGA-OINARRIA

TARIFA

A

1.000 kg. bitarte hondakin/kamioia

4,71 euro

B

1.001 - 5.000 kg bitarte hondakin/kamioia:

15,08 euro

C

5.001 - 10.000 kg. bitarte hondakin/kamioia

24,32 euro

D

10.001 - 20.000 kg bitarte hondakin/kamioia:

37,22 euro

E

20.001 kg-tik goitiko hondakinak

55,76 euro

ORDENANTZA FISKALA, AGIRIAK LUZATU
ETA IZAPIDATZEKO TASENA

5. artikulua. Ordenantza honek tarifa hauek izanen ditu:

1.-Eskabideak eta agiriak.

e) Edozein udal agiriren kopiak eta fotokopiak.

Orri bakoitzeko, 0,24 euro (DIN A4) eta 0,45 euro (DIN A3).

2.-Ziurtagiriak.

a) Udal bulegoek, azken hirurtekoaren agiri edo datuei buruz ematen dituzten ziurtagiriak, plegu bakoitzeko 0,78 euro.

-Aurreko hirurtekoarenak, lehenbiziko plegua: - euro.

-Sei urtetik gora, urte bakoitzeko lehenbiziko pleguari: - euro.

b) Finken hirigintza egoera frogatzen duten ziurtagiriak: 0,78 euro.

c) Egindako dirusarrerak kreditatzen dituzten ziurtagiriak: 0,78 euro.

d) Beste ziurtagiri motak: 0,78 euro.

e) Alderdi batek eskaturiko txostena, ziurtagiriarekin edo gabe: 0,78 euro.

3.-Lizentziak, kontzesioak eta baimenak.

3.1 epigrafea. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluaren babesean emandako lizentziak.

-Finkak zatitu, banandu edo elkartzeko lizentziak: 53,83 euro.

-Tramitazio laburreko obra lizentziak: obra gauzatzeko aurkeztutako aurrekontuari karga-tasa hau aplikatuko zaio: %0,20. Gutxieneko tarifa: 16,15 euro.

-Eraisteko, eraikitzeko, instalazioak berritzeko, zuhaitzak mozteko, errotuluak paratzeko eta oro har lizentzia behar duten gainerako ekintzak egiteko obra lizentziak, betiere aitzineko ataletan ez badaude: obra gauzatzeko aurkeztutako aurrekontuari karga-tasa hau aplikatuko zaio: %0,20. Gutxieneko tarifa: 32,30 euro.

Epigrafe honetan ezarritako kasuetan, beharrezkoa bada espedienteari txosten teknikoren bat gehitzea ebatzi ahal izateko, lizentziaren eskatzaileari, dagokion tasaz gain, txostena egin duen enpresak aurkeztutako ordainagiriaren zenbatekoa kobratuko zaio.

3.2 epigrafea. Udal planak, plan partzialak, bereziak, xehetasun azterlanak eta horien aldaketak tramitatzea: 646,03 euro.

3.3 epigrafea. Konpentsazio Batzordearen estatutuak eta proiektuak, hirigintzako hitzarmenak, birzatiketa proiektuak eta hirigintza proiektuak eta haien aldaketak tramitatzea: 646,03 euro.

3.4 epigrafea. Exekuzio unitateen aldaketak edo birmugaketak tramitatzea, jarduketa sistemen aldaketak eta urriaren 20ko 35/2002 Foru Legean ezarritako gainerako hirigintza dokumentuak: 538,35 euro.

3.2, 3.3 eta 3.4 epigrafetako tasetan sartuta daude hirigintzako dokumentuak udal zerbitzuetan tramitatzeko kostuak (udal langileak eta kanpoko aholkularitza) eta baita iragarkiak egunkarietan argitaratzeko gastuak ere.

3.5 epigrafea. Jarduera sailkatuetan aritzeko lizentziak: 86,13 euro.

Jarduera sailkaturik behar ez duten jardueretan aritzeko lizentziak: 41,61 euro.

3.6 epigrafea. Hirigintzako argibide eskaerak: Epigrafe honetan ezarritako kasuetan, beharrezkoa bada espedienteari txosten teknikoren bat gehitzea ebatzi ahal izateko, lizentziaren eskatzaileari, dagokion tasaz gain, txostena egin duen enpresak aurkeztutako ordainagiriaren zenbatekoa kobratuko zaio.

Beste edozein kontsulta egiten bada, eta horrez ez badu tramitaziorik behar, honela kobratuko da tasa: kontsulta-orduaren prezioa bider kontsultaren iraupena.

4.-Lehiaketak eta enkanteak.

a) Lanpostuak betetzekoak: Plantillako lanpostuetarako lehiaketa eta oposizioetan parte hartzeko proposamen bakoitza: 7,58 euro.

d) Agiriak konpultsatzea. 0,78 euro konpultsa bakoitza.

ORDENANTZA FISKALA, ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK EGITEKO ETA EREMU PUBLIKOAREN ZOLADURAN
EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

I. Epigrafea.-Zangak irekitzea

I.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, luzerako metro bakoitzak honenbesteko sorrarazpena du:

I.11. Harrizko zoladura duten lekuetan: 7,78 euro.

I.1.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 6,28 euro.

I.1.3. Zola eman gabeko lekuetan: 3,92 euro.

I.2. Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, luzerako metro bakoitzak honenbertzeko sorrarazpena du:

I.2.1. Harrizko zoladura duten lekuetan: 11,70 euro.

I.2.2. Zoladura orokorra duten lekuetan: 7,78 euro.

I.2.3. Zola eman gabeko lekuetan: 5,42 euro.

II. epigrafea.-Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztatzea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea:

Metro lineal bakoitzagatik, alderik handienean: 7,78 euro.

ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA EREMU PUBLIKOA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO EDOZEIN SALGAIREN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEKO TASENA

Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

I. epigrafea.-Ibilgailuen pasabidea.

Metro lineal edo zatiki bakoitza, urtean: 22,25 euro.

II. epigrafea.-Lekua erreserbatzea.

II.1. Gau eta eguneko erreserba. Metro lineal edo zatiki bakoitza, urtean: 25,05 euro.

II.2. Ordutegi mugatuko erreserba. Metro lineal edo zatiki bakoitza, urtean: 8,31 euro.

II.3. Behin-behineko erreserba.

Noizean behinkako obra edo jarduketa baterako erreserba egiteko, aitzineko epigrafeetan finkatutako zenbatekoa erabilpen aldiaren arabera zatikatuko da. Nolanahi ere, gutieneko eskubideak ordaindu beharko dira, hain zuzen ere, 7,55 euro.

Pasabidea eskatzen duen zergadunari ezagutzera emanen zaio zein enpresari esleitu zaioen ibilgailuak eremu publikotik kendu eta ondotik altxatzeko zerbitzua, ibilgailuren batek ez badio baimendu zaion pasabide hori erabiltzen uzten, haren zerbitzuak eskatu ahal izateko.

ORDENANTZA FISKALA, IBILGAILUAK EREMU PUBLIKOTIK KENDU ETA ONDOTIK ALTXATZEKO ZERBITZUA EMATEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Honako tarifa hauek aplikatuko dira:

Ibilgailuak kentzeko zerbitzuaren kuotak.

1.-Ziklomotorrak eta motozikletak: 41,59 euro.

2.-3.500 kg bitarteko ibilgailuak: 83,59 euro.

3.-3.500 kg-tik goitiko ibilgailuak: 234,03 euro.

Lanegunetan, 20:00etatik aitzina, tarifa arrunta %20 goititu eta ondoko tarifak aplikatuko dira:

1.-Ziklomotorrak eta motozikletak: 49,92 euro.

2.-3.500 kg bitarteko ibilgailuak: 100,32 euro.

3.-3.500 kg-tik goitiko ibilgailuak: 280,82 euro.

Jaiegunetan %50 goitituko da. Hona hemen:

1.-Ziklomotorrak eta motozikletak: 62,39 euro.

2.-3.500 kg bitarteko ibilgailuak: 125,39 euro.

3.-3.500 kg-tik goitiko ibilgailuak: 351,02 euro.

Ibilgailuak altxatzeko zerbitzuaren kuotak

1.-Ziklomotorrak eta motozikletak: 1,39 euro.

2.-3.500 kg bitarteko ibilgailuak: 4,17 euro.

3.-3.500 kg-tik goitiko ibilgailuak: 11,11 euro.

ORDENANTZA FISKALA, UR BANAKETA ETA SANEAMENDUA EMATEKO ETA ZERBITZU EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Hona hemen aplikatu beharreko tasen zenbatekoa:

A.-6. artikuluaren a) atalean ezarritako zerga-oinarriari, horniduraren kuota finkoa sorraraziko baitu:

Kontagailuaren diametroaren arabera, hiruhileko bakoitzeko:

-10 mm bitarte: 1,06 euro.

-11tik 15 mm-ra bitarte: 1,60 euro.

-16tik 25 mm-ra bitarte: 3,18 euro.

-26tik 40 mm-ra bitarte: 11,25 euro.

-41etik 50 mm-ra bitarte: 12,21 euro.

-41etik 60 mm-ra bitarte: 23,34 euro.

-61 mm-tik goiti: 31,83 euro.

B.-6. artikuluaren b) atalean ezarritako zerga-oinarriari, saneamenduko kuota finkoa sortuko baitu: 3,80 euro/hiruhilekoa.

Kontuan hartu gabe hustutako ura zertan erabili den.

C.-6. artikuluaren c) atalean ezarritako zerga-oinarriari, horniduraren kuota aldakorra sortuko baitu:

A-1 tarifa: Etxeko erabilerarako hornidura kontratatuak:

-60 metro kubiko bitarte: 0,414 euro/m³.

-61etik 80 metro kubiko bitarte: 0,549 euro/m³.

-81etik 120 metro kubiko bitarte: 1,107 euro/m³.

120 metro kubikotik goiti: 1,656 euro/m³.

A-2 tarifa: hornidura kontratatuak, industrian eta merkataritzan erabiltzeko. Kontzeptu horretan sartzen dira industriak, bulegoak, lantokiak, aisiarako finketako ureztatze eta apaintze lanetarako hornidura, militarren eraikinak, obrak, haztegiak, bizigarritasun agiririk ez duten eraikinetarako hornidurak eta orokorrean jarduera ekonomikoen gaineko zergari loturiko jarduera guztiak:

-650 metro kubiko bitarte: 0,37 euro/m³.

-651etik 2.000 metro kubiko bitarte: 0,99 euro/m³.

-2001etik 5.000 metro kubiko bitarte: 1,41 euro/m³.

5.000 metro kubikotik goiti: 1.60 euro/m³.

A-3 tarifa: ezkutuko ur-jarioen ondoriozko kontsumoa: 0,107 euro/m³.

D.-6. artikuluaren d) atalean ezarritako zerga-oinarriari, saneamenduko kuota aldakorra sortuko baitu, Nafarroako Aurrekontu Orokorrean urtero ezartzen diren tarifak aplikatuko zaizkio

d-1 a) Saneamendu aldakorra, saneamendu sarea mantentzeagatik norberaren kontagailutik Nilsaren hondakin uren araztegiraino. Tarifa: 0,18 euro, kontsumitutako uraren m³ bakoitza.

E.-6. artikuluaren e) atalean ezarritako zerga-oinarriari aplikatzekoa, zerbitzuko hargune edo lotunearen tasa sortuko baitu:

1.-Lotuneagatik, banaketa sarean hargunea izateko baimenarekin batean:

e-1. Hornidura sareko hargunea:

-Hargunearen diametroa, 30 mm bitarte: 117,27 euro.

-Hargunearen diametroa, 30 mm-tik goiti: 319,82 euro.

e-2. Saneamendu sareko hargunea: 38,38 euro harguneagatik, haren diametroa edozein izanik ere.

2.-Etxebizitza bakoitzeko lotunea, obra burutu ondotik 33,05 euro.

3.-Lokal bakoitzeko lotunea, obra burutu ondotik: 33,05 euro.

Hargunean aldaketarik izanez gero, ordaindu beharreko tasa izanen da lotunearen behin betiko kuotaren eta lehenago ordaindutakoaren arteko aldea, betiere hura positiboa bada.

F.-6. artikuluaren h) atalean ezarritako zerga-oinarriak tasa sorraraziko du, erabiltzaileak eskatuta alferrikako ikuskapena egiten denekoa: halako jarduketa guztietan 31,98 euro kobratuko dira, kontagailuen irakurketak berrikusten direnetan salbu, tarifa 7,46 euro izanen baita.

Iragarkiaren kodea: L1200704