2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZARRAKAZTELU
Aldaketa udal ordenantzan, Zarrakazteluko Udalean,
datuak babestearen gaineko arauak aplikatuz,
datu pertsonalen fitxategiak sortzeari buruzkoan
Zarrakazteluko Udalak, 2012ko urtarrilaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batean eta behar den gehiengoa izanik, onetsi zuen udal ordenantzako aldaketa, Zarrakazteluko Udalean, datu pertsonalen fitxategiak sortzeari buruzkoa, Udalaren don Antonio Bergera Musika Eskolako Patronatuan ikasleen, langileen, kontabilitatearen eta diru-bilketaren fitxategia sortu baitu.
Argitara ematen da, 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari jarraikiz, 30 egun balioduneko epean interesdunek bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara.
Zarrakaztelun, 2012ko urtarrilaren 27an.-Alkatea, Constantino Alfaro Cortes.
Iragarkiaren kodea: L1201547