33. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZARRAKAZTELU

Aldaketa udal ordenantzan, Zarrakazteluko Udalean,
datuak babestearen gaineko arauak aplikatuz,
datu pertsonalen fitxategiak sortzeari buruzkoan

Zarrakazteluko Udalak, 2012ko urtarrilaren 26an egindako osoko bilkuran, behar den gehiengoa izanik, hasiera batean onetsi zuen, Udalean datu pertsonalen fitxategiak sortzeko ordenantza aldatzea, honako fitxategia sortuz: Ondare arloko erreklamazioak.

Argitara ematen da, 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari jarraikiz, 30 egun balioduneko epean interesdunek bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza behin betikoz onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara.

Zarrakaztelun, 2012ko urtarrilaren 27an.-Alkatea, Constantino Alfaro Cortes.

Iragarkiaren kodea: L1201546