2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CADREITA
2012ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Cadreitako Udalak, 2012ko urtarrilaren 12an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2012ko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Cadreitan, 2012ko urtarrilaren 24an.-Alkatea, Berta Pejenaute Prat.
Iragarkiaren kodea: L1201364