33. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

"Pertsonak" fitxategiaren inskripzioa aldatzea
Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean

Honako hau erabaki da Alkatetzaren 20120053 Ebazpenaren bidez:

Lehendabizikoa.-Datuak Babesteko Espainiako Agentziak egin errekerimendua betetzeko, "Pertsonak" fitxategia osatzea honako informazio honekin:

-Fitxategiaren segurtasun neurrien maila: ertaina

-Fitxategia antolatzeko erabilitako sistema: automatizatua.

Bigarrena.-Ebazpen honen edukiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Hirugarrena.-Ebazpen honen edukiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan, ebazpena Datuak Babesteko Agentziari jakinaraztea.

Berriozarren, 2012ko urtarrilaren 24an.-Alkatea, Frantzisko Xabier Lasa Gorraiz.

Iragarkiaren kodea: L1201331