2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
2012ko aurrekontuak. Hasierako onespena
Baztango Udalak, 2012ko urtarrilaren 27an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2012ko aurrekontua.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Baztanen, 2012ko urtarrilaren 31n.-Alkatea, Garbiñe Elizegi Narbarte.
Iragarkiaren kodea: L1201703