2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
2012ko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Baztango Udalak, 2012ko urtarrilaren 27an egin bilkura berezian, 2012ko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Baztanen, 2012ko urtarrilaren 31n.-Alkatea, Garbiñe Elizegi Narbarte.
Iragarkiaren kodea: L1201700