2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Datuen babesaren gaineko araudiaren aplikazioa
Lagunak Udal Zerbitzuan
Lagunak Udal Zerbitzuko Zuzendaritza Batzordeak, 2012ko urtarrilaren 10ean batzarturik, erabaki hau hartu zuen:
Lehendabizikoa.-Datu pertsonaleko fitxategia sortzea, web orri berria sortzearen ondorioz. Web orriak, herritarrei entitateari buruzko informazioa emateaz gain, honako xede hauek izanen ditu:
-Entitatean tramiteak egitea.
-Iradokizunak aurkeztea.
-Oharren koadernoa edukitzea.
Bigarrena.-Web orriaren bitartez eskatutako datuak eta aipatutako xedeak kontuan hartuta, fitxategiari Web formularioak deitzea eta honako edukia eta egitura ematea:
Web formularioen fitxategia.
Deskribapena: Web orriaren bidez entitatera jotzen dutenen datuak.
Fitxategiari emandako segurtasun maila: Oinarrizkoa.
Datu moten deskribapena.
a) Izen-deiturak.
b) Pasahitza.
c) Helbidea.
Fitxategiaren xedea: iradokizunen postontzia eta oharren koadernoa kudeatzea eta on line moduko tramiteak egitea.
Zein pertsona edo giza-talderen datuak lortu nahi diren: entitatera web orriaren bidez jotzen dutenenak
Tratamenduaren ardura duten hirugarrenak: ez dago.
Datuen lagapena: ez da daturik ematen.
Tratamendu sistema: automatizatua.
Hirugarrena.-Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta xedatzea Web formularioak sortzea eta Datuak babesteko Espainiako Agentziaren behar den erregistroari jakinaraztea.
Barañainen, 2012ko urtarrilaren 10ean.-Lehendakaria, Alberto Sancho Aguilar.
Iragarkiaren kodea: L1201314