2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
AZAGRA
Borondatezko birzatiketa proiektua. Hasierako onespena
Azagrako Alkatetzak, 2012ko urtarrilaren 27ko ebazpenaren bidez, erabaki du hasiera batean onestea Azagrako Udal Planeko PA-1 sektorea borondatez birzatitzeko proiektua, Construcciones y Obras Ricer S.L.k sustatua.
Jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, nahi duenak azter dezan eta, epe horretan, bidezko juzgatzen dituen nahi adina alegazio edo ohar aurkez ditzan. Abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 168.c) artikuluan ezarritakoarekin bat, jendaurreko epean ez bada alegaziorik aurkezten hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.
Azagran, 2012ko urtarrilaren 27an.-Alkatea, Ismael Pastor Murgui.
Iragarkiaren kodea: L1201527