33. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Mugartea sektoreko P13 eta P20 lurzatien xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Arangurengo Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2012ko urtarrilaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Mugartea sektoreko P13 eta P20 lurzatien xehetasun azterlana, Arangurengo Udalak sustatua.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 46. artikuluan ezarria beterik; espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Mutiloan, 2012ko urtarrilaren 27an.-Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1201490