33. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Akats zuzenketa

2012ko ekitaldiko zerga-tasak, tasak eta egutegi fiskala onesteko erabakiari buruzko iragarkia, 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2011ko abenduaren 14an.

Eremu publikoa eta herrilurrak okupatzeko tasei dagokien atalean, honako akatsa nabaritu da.

Hau dioen lekuan:

-Ostalaritzako terraza soilak: 5,00 euro/m²/hila.

-Ostalaritzako terrazak, itzaltegia edo gisakoa dutenak: 10,00 euro/m²/hila.

Honela behar du:

-Ostalaritzako terraza soilak: 3,00 euro/mahaia/hila.

-Gehitzen diren mahaiak, iraileko lehen hamabostaldia: 2,50 euro mahaiko.

-Bakarrik festetarako emandako lizentziak: 2,50 euro mahaiko.

Aditzera ematen da akats zuzenketa, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Andosillan, 2012ko urtarrilaren 24an.-Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1201421