33. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Aldaketa, Eremu publikoa okupatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Andosillako Udalak, 2011ko azaroaren 24an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Eremu publikoa okupatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskaleko aldaketa.

Iragarkia 2011ko 245. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 14an, jendaurreko aldia eta alegazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, ediktua Udalaren iragarki oholean agertuta.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatu bezala, hogeita hamar egun balioduneko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza fiskal hori behin betiko onetsitzat hartu da, eta haren testu osoa ematen da argitara orok jakin dezan.

Andosillan, 2012ko urtarrilaren 24an.-Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

ALDAKETA

ORDENANTZA FISKALA, EREMU PUBLIKOA OKUPATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Artikulu bakarra.-Andosillako Udaleko eremu publikoa okupatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren 8. artikulua aldatu da. Testu osoa 2008ko 152. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 15ean.

Hona hemen testu berria:

8. artikulua. Zergapeko egintzaren izaeraren arabera sortzen dira tasak, honako tarifa honetan zehaztutakoaren arabera:

Obrengatik eremu publikoa okupatzea (m²/astea) 1,80 euro.

Okupazioak trafikoa moztea badakar, honako kopuru hau gehituko da: 50 euro astean.

Kioskoak: 130,00 euro urtean.

Salmenta makinak: 120,00 euro urtean.

Kutxazain automatikoak: 120,00 euro urtean.

Ostalaritzako terrazak (mahaia/hilabetea) 3,00 euro.

Gehitzen diren mahaiak: iraileko lehen hamabostaldia, 2,50 euro mahaiko.

Bakarrik festetarako emandako lizentziak, 2,50 euro mahaiko.

Iragarkiaren kodea: L1201246