33. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
3. EPAITEGIA

Ediktua. 649/2011 prozedura

Jorge Navarro Fernández jaunak, Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan jabetza espedienteari buruzko 649/2011 prozedura bideratzen ari dela, Gregorio Aguado Zardoyak eskaturik, finka honen segidako traktua zuzentzearen gainekoa:

Ribaforadan dagoen orubea, Buñuelgo errepidean, z.g. Tuterako 1. Jabetza Erregistroan inskribatua dago, 902. liburukian, 19. liburuan, 112. orrian. 1.025. finka da.

Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei dei egiten zaie ediktu hau argitaratu ondoko hamar eguneko epean espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.

Tuteran, 2012ko urtarrilaren 9an.-Idazkaria, Jorge Navarro Fernández.

Iragarkiaren kodea: J1201521