33. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua.
Titulu judizialak betearazteko 163/2011 prozedura

Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak eskaturik, Boutique Broker, Sociedad Limitada enpresaren aurka, aldi baterako ezintasuna dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 163/2011 betearazpen-prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Bidezkoa da betearazpen agindu orokorra ematea, Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak eskaturik, eta betearazpena abiaraztea Boutique Broker, Sociedad Limitadaren aurka, 401,05 euroko printzipala ordain dezan, gehi 40,11 euroko interesak eta 40,11 euroko kostuak, deusetan galarazi gabe geroan bi kontzeptu horiez egin daitekeen likidazioa.

Betearazpen honen tramiteek aurrera jarrai dezaten, eta betearazpenpeko enpresaren behin-behineko kaudimengabezia deklaraturik, bete bedi Idazkaritza Judizialak emanen duen dekretua.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta aditzera eman haren aurka berraztertzeko errekurtsoa, Lan arloko Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 239.4 artikuluan aurreikusitakoa, aurkezten ahal dutela, hiru eguneko epean.

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan 3160.0000.64. 0163.11 espediente zenbakia idatzi behar da, eta kontzeptu gisa, "30 errekurtsoa". Diru-kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke, 0030 1846 42 0005001274 kontura; espediente zenbaki bera jarriko da eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("30. errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Eta Boutique Broker Sociedad Limitadari legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2012ko urtarrilaren 18an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1201076