33. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

37/2012 EBAZPENA, urtarrilaren 25ekoa, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana. Haren bidez aldatzen da Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen 4180/2008 Ebazpena, kooperatiba eta lan sozietateetan enplegua sustatu eta lehiakortasuna hobetzeko laguntzak emateko deialdia onetsi zuena, eta, halaber, beste oinarri bat eransten da.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 18an emandako 4180/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako kooperatiba eta lan sozietateetan enplegua sustatu eta lehiakortasuna hobetzeko laguntzak emateko deialdia onetsi zen.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 30ean emandako 3303/2011 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 18ko 4180/2008 Ebazpenaren 6. oinarrian eskaerak aurkezteko ezarritako epea aldatzea onetsi zen, ondoko hau zehaztuta:

Eskaerak aurkezteko epea urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra bitarte izanen da, biak barne. Epe horretan, diru-laguntzak eskatzen ahalko dira aurreko urteko uztailaren 1etik kasuan kasuko urteko martxoaren 31ra bitarte, biak barne, egindako jarduketetarako.

Aurrekoa gorabehera, beharrezkotzat jo da baldintza horiek aldatzea laguntza teknikorako, prestakuntzarako eta ekonomia soziala sustatu eta hedatzeko modalitateetarako; izan ere, modalitate horietan egin beharreko ekintzen ezaugarriak direla eta, beharrezkoa da haiek baloratzea gauzatu aurretik. Diru-laguntza balorazio horrekin bat emanen da, eta ekintza horiek benetan gauzatu direla egiaztatu ondoren ordainduko da diru-laguntza.

Ikusirik Enplegua Sustatzeko Zerbitzuaren txostena, non ezarri baita laguntza teknikorako, prestakuntzarako eta ekonomia soziala sustatu eta hedatzeko modalitateei dagokien deialdiko zatiari bestelako tratamendua eman behar zaiola.

Adierazitakoarekin bat, irailaren 13ko 59/2010 Foru Dekretuaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako kooperatiba eta lan sozietateetan enplegua sustatu eta lehiakortasuna hobetzeko laguntzak emateko deialdia onesteko Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emandako 4180/2008 Ebazpenaren bidez onetsitako oinarri arautzaileei beste oinarri bat eranstea, 6 bis: "Diru-laguntzen eskaera laguntza teknikorako, prestakuntzarako eta ekonomia soziala sustatu eta hedatzeko modalitateetan:

Eskaerak aurkezteko epea urtarrilaren 1etik martxoaren 31ra bitarte izanen da, biak barne. Epe horren barrenean, dagokion ekitaldian egin beharreko jarduerengatik eman daitezke diru-laguntzak.

Dagokion ekitaldiko abenduaren 15a arte frogatu daiteke jarduerak egin direla."

2. Ebazpen hau Enplegua Sustatzeko eta Aukera Berdintasunerako Zerbitzura eta Kontu-hartzailetza Delegatura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariari zuzendua, egintza errekurritua jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Iruñean, 2012ko urtarrilaren 25ean.-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Javier Esparza Abaurrea.

Iragarkiaren kodea: F1201392