2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIAN
Borondatezko birzatiketa proiektua, 14. sektoreko AR-9 eremuko
S I-1 sektorean. Hasierako onespena
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2012ko urtarrilaren 30ean egin bilkuran, xedapen zatian hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:
"1.-Hasiera batean onestea 14. sektoreko AR-9 eremuko S I-1 sektoreko borondatezko birzatiketa proiektua, 2011ko uztaileko data duena, General Mills San Adrián, S.L.U.k sustatua, ondoko baldintzekin batera, horiek bete beharko baitira behin betiko onespena lortu ahal izateko:
-Birzatiketa Batzordea eratua dagoela frogatu behar da, eskritura publiko bat aurkeztuta, ukitutako jabe guztien sinadurekin eta bertan adierazita, gutxienez, Batzordean duten partaidetza kuotak eta libreki erabakitzen duten funtzionamendu araubidea, LAHFLren 167. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz.
-Ondoriozko lurzatien planoa aurkeztu behar da, kotak adierazita,eta arrazoitu behar da esleitutako aprobetxamendua gauzatzen dela.
-San Adriango Udal Plan Orokorreko S-14 sektoreko egiturazko determinazioen aldaketa behin betiko onetsita dagoela eta horren indar hartzeko eguna, aldaketa horrek ukitzen baititu AR-9, AR-10 eta UT-7 unitatea. Halaber, S-I-1 sektoreko arautegia aurkeztu behar da.
-Testu bategina aurkeztu behar da, bilduko dituena bai Udal honek eginiko errekerimendu guztiak bai exekutatzen den planeamenduko aldaketaren behin betiko onespenetik heldu diren alderdi guztiak.
2.-Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunean, hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan alegazioak aurkez daitezen.
3.-Hasierako onespenaren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialera, Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietara eta iragarki oholera igortzea, argitara eman dadin, adieraziz argitaratze honen gastu guztiak sustatzailearen kontura izanen direla.
4.-Erabaki hau banan-banan jakinaraztea ukituak gertatzen diren erregistroko jabeei, eta entzuteko epea ematea, jendaurrean egoteko denbora bera, alegia, hogei egun, hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, denbora horretan gaiari buruz egokia iruditzen zaien guztia adierazi eta alegatzeko aukera izan dezaten."
San Adrianen, 2012ko otsailaren 1ean.-Alkatea, Emilio Cigudosa García.
Iragarkiaren kodea: L1201747