29. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Ediktua, Antsoaingo Udaleko mantentze-lan orokorren zerbitzu anitzetako hiru lanpostu, funtzionario araubidekoak, oposizio bidez eta txanda irekian betetzeko deialdian (2010eko
128. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, urriaren 22an) onarturik dauden izangaiei dei egiteko ager daitezen 11-06437 gora jotzeko errekurtsoan

Antsoaingo Udalak Nafarroako Administrazio Auzitegiaren probidentzia jaso du, Tomás Ruata Martínek Tokiko Gobernu Batzarrak 2011ko urriaren 26an hartutako erabakiaren aurka aurkeztutako gora jotzeko 11-06437 errekurtsoaren berri emanez. Erabaki haren bidez, hein batean berretsi zen epaimahai kalifikatzaileak 2011ko urriaren 5ean hartutako erabakiaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, zeinak eskatzen baitzuen Antsoaingo Udaleko mantentze-lan orokorren zerbitzu anitzetako hiru lanpostu, oposizio-lehiaketako azterketa teorikoko galdera bat indarrik gabe uzteko.

Antsoaingo Udaleko alkate udalburuak, 2012ko otsailaren 1ean emaniko dekretuari jarraikiz, honako hau erabaki du:

"Lehena.-Administrazio espedientea Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea, egindako deien ziurtagiriekin batera.

Bigarrena.-Erabakia jakinaraztea espedientean interesdun gisa agertzen diren guztiei eta haiei dei egitea hamar egun baliodunean ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian.

Kontuan hartuta Antsoaingo Udaleko mantentze-lan orokorren zerbitzu anitzetako hiru lanpostu, funtzionario araubidekoak, oposizio bidez eta txanda irekian betetzeko deialdian (2010eko 128. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urriaren 22an, argitaratu zen) onarturiko guztiak direla interesdun espediente honetan, iragarki honen bidez jakinarazpena egiten zaie eta dei egiten, hamar egun baliodunean ager daitezen Nafarroako Administrazio Auzitegian, behar diren ondorioak izan ditzan.

Antsoainen, 2012ko otsailaren 1ean.-Alkate udalburua, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L1201785