1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
18/2012 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Turismoko zuzendari nagusiak emana, Tuterako Udalaren hiri garraioko tarifak onesten dituena 2012. urterako.
Tuterako Udalak hiri garraioko 2012. urterako tarifak onesteko eskaera aurkeztu du, izan ere zerbitzu hori hemen sarturik baitago: Jarduera ekonomikoa sustatu eta liberalizatzeko presako neurri fiskalei buruzko ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren 2. eranskinean (autonomia erkidegoetako prezio baimenduak), 2. posizioan, (139. Estatuko Aldizkari Ofiziala).
2012ko urtarrilaren 17an egindako bilkuran, Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkarteen iritziak entzun ondoren, eta Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Legea onesten duen azaroaren 16ko 1/2007 Legegintzako Errege Dekretuaren 39. d) artikulua betez.
Ikusirik Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuak egindako txostena, tarifak onesteko aurkeztu den eskaeraren gainekoa.
Horrenbestez, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 1eko 119/2011 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Tuterako Udalaren hiri garraioko tarifak onestea 2012. urterako:
-Txartel arrunta: 1 euro.
-Bonobusa: 0,32 euro.
-A motako tarifa soziala: 0,10 euro.
-B motako tarifa soziala: 0,12 euro.
-C motako tarifa soziala: 0,18 euro.
Tarifa sozialak arautuko dira Tuterako hiri garraio publikoko tarifak arautzen dituen ordenantzan xedatutakoaren arabera.
2. Tarifa horiek begi-bistan egon beharko dute ibilgailuetan, pareta estalietan, irailaren 15eko 2807/1972 Dekretuaren 6. artikuluan xedatutakoa betez.
3. Tarifek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko dute indarra.
4. Ebazpen hau igortzea Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzura eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.
5. Ebazpen hau Nafarroako Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Elkarteei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.
6. Ebazpen hau Tuterako Udalari jakinaraztea, eta aditzera ematea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau jakinarazi eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
7. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2012ko urtarrilaren 30ean.-Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Carlos Erce Eguaras.
Iragarkiaren kodea: F1201928