29. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erizaintzako laguntzaile izateko lanpostu batzuk oposizio-lehiaketa bidez betetzeko. Izendapen proposamen osagarria.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan erizaintzako laguntzaile izateko lanpostu batzuk oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedatutakoa betetzeko (2008ko 124. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 10a), deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituzten eta deitutako lanpostuetan sartzen diren izangaien izenen zerrenda aurkeztu du, lortutako puntuazioaren araberakoa.

María Carmen Buján García andreari erizaintzako laguntzaile lanpostuan borondatezko eszedentzia eman zaio, horretarako zuen epearen barruan eta lanpostuaren jabetza hartu zuen egun beretik, une horretan beste administrazio publiko batean ari baitzen lanean.

Horrenbestez, bidezkoa da lanpostu hori probak gainditu dituztenen zerrendan, desgaitasunen bat dutenen txandan, hurrengo dagoen izangaiarekin betetzea.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erizaintzako laguntzaile izateko izendapen proposamena osatu da honako izangai honekin:

MORENO DEL PERAL, M.ª TERESA

2. Hori guztia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2012ko urtarrilaren 20an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Elena Navascues Catalán.

Iragarkiaren kodea: F1201319