29. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko turismoko enpresa eta jardueretako teknikari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

2010eko 146. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 1ean, eman zen argitara Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko turismoko enpresa eta jardueretako teknikari izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdia, eta 2011ko 5. Nafarroako Aldizkari Ofizialean (urtarrilaren 10ekoa) akats zuzenketa argitaratu zen. Haren 7.1. oinarrian xedatutakoa betetzeko, oposizioko epaimahaiak honako hau izendatzeko proposamena aurkeztu du, probak gainditu eta lanpostuen kopuruan sartzen diren izangaien artean puntu gehien lortu dituena delako: Vanesa Díaz Moñita andrea.

Proposatutako izangaiak hogeita hamar egun naturaleko epea izanen du, proposamen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, deialdiaren 7.2 oinarrian aipatzen diren agiriak dagokien erregistroaren bidez aurkezteko.

Iruñean, 2012ko urtarrilaren 27an.-Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzuko zuzendaria, Tomás Rodríguez Garraza.

Iragarkiaren kodea: F1201570