29. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN MARTIN UNX

Desafektazioa. Hasierako onespena

San Martin Unxeko Udalak, 2012ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, legeak eskatutako quorumarekin, honako hau erabaki zuen:

1.-Hasiera batean onestea San Martin Unxeko Udalaren herrilurreko 8. poligonoko 88. lurzatiaren hamar mila bederatziehun eta laurogeita hamar metro karraturen (10.990 m²) desafektazioa; helburua da eremu bat gaitzea, nekazaritzako biltegiak ezartzeko, irailaren 9ko 25/2011 Foru Aginduari jarraikiz, horren bidez onetsi baitzen behin betikoz San Martin Unxeko Plan berezi indepedentea. Desafektazio horren helburua da eremu horretan kokaturiko azpilurzati bakoitza erabiltzeko lagatzea, nekazaritzako biltegiak ipintzeko. Orobat, baldintza agiria eta espedientean dagoen gainerako dokumentazioa onestea.

2.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, argitaratu eta hilabeteko epean interesdunek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal ditzaten.

Erabakia behin betikoa bilakatzean, Nafarroako Gobernuko Nekazaritza Departamentura igorriko da espedienteko dokumentazioa, Nafarroako Gobernuak deklarazio publiko edo soziala egin eta onespena eman dezan.

San Martin Unxen, 2012ko otsailaren 3an.-Alkatea, Jesús Ángel Lecumberri Valencia.

Iragarkiaren kodea: L1201900