29. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 10a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

Urbanizazio proiektua, 14. sektoreko AR-9 eremuko S I-1 sektorean. Hasierako onespena

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2012ko urtarrilaren 30ean egin bilkuran, xedapen zatian hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:

"1.-Hasiera batean onestea urbanizazio proiektua, San Adriango UPOko S-14 sektoreko AR-9 eremuko S.I-1 sektoreko exekuzio unitateari dagokiona, Feneral Mills San Adrián, S.L.U. sustatua eta Luis Salanueva Gonzalez industri ingeniariak, María Salanueva Armendáriz industri ingeniari teknikoak eta Teo Ronco Marín (Urgein Ingeniería) arkitektoak prestatua, 2011ko abuztuko data duena, ondoko baldintzekin batera, horiek bete beharko baitira behin betiko onespena lortu ahal izateko:

-Oinezkoendako oztoporik gabeko ibilbideen ekarpen grafikoa.

-Dokumentazio ikus-onetsia edo proiektua prestatu duen enpresaren erantzukizun zibileko aseguruaren egiaztagiria.

-Ur beltzen eta euri-uiren saneamenduko azpiegituren dimentsioari dagokionez, nabarmentzekoa da proiektuko euri-uren sarearen bukaerako tarteak 1.200 mm-ko diametroa duela eta bat egiten duela egun dagoen 600 mm-ko diametroko kolektorearekin, beraz, begi bistakoa da haren emariak erabat butxatuko duela egungo kolektorea; horregatik hain zuzen, sustatzaileak urbanizazio proiektu horretan proposatu beharko du konponbidea, bere kontura izanen dena, eta S-14 sektore osoa zerbitzura lotzen denean egungo sare nagusiari eragozpenik ez sortzeko, hori guztia LAHFLren 100 c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz, lurzoru urbanizagarriko jabeen betebeharrei dagokienez.

-San Adriango Udal Plan Orokorreko S-14 sektoreko egiturazko determinazioen aldaketa behin betiko onetsita dagoela eta horren indar hartzeko eguna, aldaketa horrek ukitzen baititu AR-9, AR-10 eta UT-7 unitatea. Halaber, S-I-1 sektoreko arautegia aurkeztu behar da.

-Testu bategina aurkeztu behar da, bilduko dituena bai Udal honek eginiko errekerimendu guztiak bai exekutatzen den planeamenduko aldaketaren onespenetik heldu diren alderdi guztiak.

2.-Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunean, hasierako onespenaren iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, epe horretan alegazioak aurkez daitezen.

3.-Hasierako onespenaren erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialera, Diario de Navarra eta Diario de Noticias egunkarietara eta iragarki oholera igortzea, argitara eman dadin.

4.-Erabaki honen berri sustatzaileari igortzea, ondorioak izan ditzan, eta jakinaraztea hasierako onespen hau argitaratzeko gastuak haren kontura izanen direla."

San Adrianen, 2012ko otsailaren 1ean.-Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1201748