29. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

13/2012 FORU AGINDUA, otsailaren 2koa, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Zorraren jaulkipena arautzeko Gobernuak 2011ko azaroaren 16an hartutako Erabakian bildutako xedapenak zehaztu eta garatzen dituena.

Nafarroako Gobernuak azaroaren 16an hartutako Erabakiaren bidez xedatu zen Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 61. artikuluan agertzen diren zorpetze-eragiketak egitea, gehienez 476.100.000 euro arte. Erabaki horren 4. artikuluan xedatu zen, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren foru aginduaren bidez, balioen jaulkipenen baldintza guztiak zehaztuko zirela, eta hango titularrari foru lege horren 66.1 artikuluko c) eta d) letretan bildutako eskumenak eskuordetu zitzaizkion.

54 milioiko jaulkipena eginda 2011ko abenduaren 28an aipatutako gehieneko zenbatekoaren kargura, oraingo eragiketa hauek 2004ko azaroaren 4an, 2000ko azaroaren 16an, 2011ko otsailaren 24an eta 2010eko otsailaren 17an egin jaulkipenak berrirekitzean dautza, haien nominalak baitziren 65, 42, 154 eta 200 milioi eurokoak eta kupoiak %3,95ekoak, %5,85ekoak, %5,529koak eta %3,825ekoak, hurrenez hurren. Egindako eragiketen zenbateko nominala 190 milioi eurokoa da.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. artikulua. Jaulkipenen ezaugarriak:

A) 2004ko azaroaren 4an jaulkitako Nafarroako Zorraren (mugaeguna: 2014ko azaroaren 4a; %3,95eko kupoia, ISIN ES0001353202) berrirekitzeak, 50.000.000 euro nominalekoak, haren ezaugarri eta baldintza berak ditu, ondotik adierazten den jaulkipen prezioa izan ezik:

-Ex-kupoiaren prezioa: %100,683.

-Kupoi korritua: 515.694,44 euro.

-Ordaindu beharreko zenbatekoa: 50.857.194,44 euro.

-Ordaintzeko eguna: 2012ko otsailaren 8a.

B) 2000ko azaroaren 16an jaulkitako Nafarroako Zorraren (mugaeguna: 2015eko azaroaren 16a; %5,85eko kupoia, ISIN ES0001353178) berrirekitzeak, 40.000.000 euro nominalekoak, haren ezaugarri eta baldintza berak ditu, ondotik adierazten den jaulkipen prezioa izan ezik:

-Ex-kupoiaren prezioa: %105,735.

-Kupoi korritua: 537.049,18 euro.

-Ordaindu beharreko zenbatekoa: 42.831.049,18 euro.

-Ordaintzeko eguna: 2012ko otsailaren 8a.

C) 2011ko otsailaren 24an jaulkitako Nafarroako Zorraren (mugaeguna: 2016ko otsailaren 24a; %5,529ko kupoia, ISIN ES0001353277) berrirekitzeak, 50.000.000 euro nominalekoak, haren ezaugarri eta baldintza berak ditu, ondotik adierazten den jaulkipen prezioa izan ezik:

-Ex-kupoiaren prezioa: %104,668.

-Kupoi korritua: 2.643.316,44 euro.

-Ordaindu beharreko zenbatekoa: 54.977.316,44 euro.

-Ordaintzeko eguna: 2012ko otsailaren 8a.

D) 2010eko otsailaren 17an jaulkitako Nafarroako Zorraren (mugaeguna: 2017ko otsailaren 17a; %3,875eko kupoia, ISIN ES0001353251) berrirekitzeak, 50.000.000 euro nominalekoak, haren ezaugarri eta baldintza berak ditu, ondotik adierazten den jaulkipen prezioa izan ezik:

-Ex-kupoiaren prezioa: %97,7373.

-Aseguruaren komisioa: %0,05 nominalaren gainean (25.000 euro).

-Kupoi korritua: 1.889.062,50 euro.

-Ordaindu beharreko zenbatekoa: 50.732.712,50 euro.

-Ordaintzeko eguna: 2012ko otsailaren 8a.

2. artikulua. Jaulkipenen kolokazioa.

Kolokazio pribatuaren sistemaren bidez esleituko dira jaulkipenak.

3. artikulua. Likidezia.

Nafarroako Zorrak Zor Publikoaren Merkatuan kotizatuko du idazpenetan.

4. artikulua. Tratamendu fiskala.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboentzat interesek sortutako etekinek atxikipena izanen dute, indarra duen legezko araudiaren arabera. Sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboek lortutako errentetan ez da beharrezkoa izanen atxikipenik egitea, ez eta konturako diru-sarrerarik ere, urriaren 13ko 282/1997 Foru Dekretuaren 34. artikuluan xedatutakoaren arabera.

5. artikulua .Jaulkipenaren produktua eta gastuak.

Jaulkipen honen produktu guztia 2011ko azaroaren 16ko Erabakian ezarritako helbururako erabiliko da.

Jaulkipenaren komisioak eta haren ondoriozko gainerako gastuak 2012ko gastuen aurrekontuko "Zor publikoa eta bestelako maileguak jaulki, aldatu eta kitatzeko gastuak" izeneko 112003-11430-3010-951100, kontu-sailaren kargura izanen dira.

Jaulkipenaren interesak 2012tik 2017ra bitarteko ekitaldietako gastuen aurrekontuetan bidezkoa den kontu-sailari aplikatuko zaizkio, bi ekitaldi horiek barne.

AZKEN XEDAPENA

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2012ko otsailaren 2an.-Ekonomia eta Ogasuneko kontseilaria, Álvaro Miranda Simavilla.

Iragarkiaren kodea: F1201838