1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
LEHENDAKARITZAKO, ADMINISTRAZIO PUBLIKOETAKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Suhiltzaile izateko oposizioari buruzko errekurtsoa.
Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 15eko 38/2011 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaile izateko hogei lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen; deialdia 2011ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 29an.
Bi izangaik gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte proba psikoteknikoaren behin betiko emaitzak onesten dituen epaimahaiaren 2011ko abenduaren 7ko erabakiaren aurka. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraikiz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten; alegazioak Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), 08:00etatik 14:30era, edo Nafarroako Foru Komunitateko "Info Navarra 012" herritarrentzako informazio bulegoetan (Iruñeko Orreaga etorbidea, 11. zenbakia, eta Tuterako Foruen plaza), 08:00etatik 18:30era ordutegi jarraian, lanegunetan, eta 09:30etik 14:00etara, larunbatetan.
Interesdunek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Idazkaritza Nagusian (Navarrería kalea, 39, bigarren solairua, Iruña) aztertzen ahalko dituzte errekurtsoak, aldez aurretik 848 42 66 09 eta 848 42 37 80 telefonoetan hitzordua hartuta. Orobat, espedientea aztertu eta beren interesekoak diren idazkien kopia egiten ahalko dute, dagokion tasa aldez aurretik ordainduta. Interesdunei jakinarazten zaie errekurtsoak aurkeztuta ez dela bertan behera gelditzen deialdiaren hurrengo faseen tramitazioa.
Iruñean, 2012ko urtarrilaren 25ean.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Félix Taberna Monzón.
Iragarkiaren kodea: F1201318