27. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZAKO, ADMINISTRAZIO PUBLIKOETAKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA. Iragarkia, suhiltzaileen sarjentu izateko oposizio-lehiaketari jarritako errekurtsoarena.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 1eko 172/2011 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 158/2011 Ebazpena aldatu zen. Azken horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko suhiltzaileen sarjentu izateko zenbait lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Lanpostuak hauek dira: Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzailearen irailaren 13ko 141/2010 Ebazpenaren bidez deitutako lekualdatze lehiaketan betetzen ez direnak. Lekualdatze lehiaketa tramitatzen ari da, eta horren bitartez 5 lanpostu huts bete nahi dira. 172/2011 Ebazpena 2011ko 247. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 16an.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen abenduaren 1eko 172/2011 Ebazpen horren aurka, Jesús Zazpe Garde jaunak, UGT (FSP) sindikatua ordezkatuz, Abel Rodríguez Alduan jaunak, Javier Ibáñez Oraien jaunak, CCOO (FSC) sindikatua ordezkatuz, eta Arturo Goñi Santesteban jaunak, Suhiltzaileen Batasuna Nafarroan sindikatua ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoak jarri dituzte. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraikiz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten; alegazioak Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), 08:00etatik 14:30era, edo Nafarroako Foru Komunitateko herritarrentzako informazio bulegoetan, "InfoNavarra 012" (Iruñeko Orreaga etorbidea, 11. zenbakia, eta Tuterako Foruen plazan), 08:00etatik 18:30era, astelehenetik ostiralera (lanegunetan), eta 09:00etatik 14:00etara, larunbatetan.

Interesdunek Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Idazkaritza Nagusian (Navarrería kalea, 39, bigarren solairua, Iruña) aztertzen ahalko dituzte errekurtsoak, aldez aurretik 848 42 66 09 eta 848 42 37 80 telefonoetan hitzordua hartuta. Orobat, espedientea aztertu eta beren interesekoak diren idazkien kopia egiten ahalko dute, dagokion tasa aldez aurretik ordainduta.

Iruñean, 2012ko urtarrilaren 24an.-Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Félix Taberna Monzón.

Iragarkiaren kodea: F1201287