27. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

AKATS ZUZENKETA, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren urtarrilaren 20ko 72/2012 Ebazpenarena. Horren bidez, laguntzetarako eskabide bakarra betetzen eta erregistratzen parte hartuko duten entitate laguntzaileak aukeratzeko deialdiaren oinarriak onetsi ziren, bai eta entitate horiek eta Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuak sinatu beharreko lankidetza-hitzarmenaren eredua ere.

Ebazpen horretako III. eranskina argitaratu ez zenez (2012ko 22. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 1ekoa, 1205. orrialdea), bidezkoa da egindako akatsa zuzentzea, argitaratu gabe utzitako eranskina argitaratuz.

Iruñean, 2012ko otsailaren 3an.-Aldizkari Ofizialaren Zerbitzua.

III. ERANSKINA

Rubén Palacios Goñi jauna.

Nekazaritza Zerbitzuko zuzendaria.

Xedea: Baimen eskaera zerbitzua azpikontratatzeko.

Erreferentzia: Espedientearen kodea: 1123-2012-0007.

Nekazaritza Zerbitzua.

Telefonoa: (848) 426 640 Faxa: 848 423 825.

Helbide elektronikoa: rpalacig@cfnavarra.es

Gai honi buruz edozein jakinarazpen igorriz gero, espedientearen kodea adierazi, mesedez.

Entitatearen izena adierazi, kontratatutako zerbitzuaren xedeari dagokionez, zerbitzua azpikontratatzeko beharra duenez jarduera eraginkortasunez gauza dadin,

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuari eskaera egiten dio, hura baita haren mendeko fitxategi informatizatuen arduraduna, baimena eman diezaion bere fitxategietan dituen datu pertsonalak bere barnean dauden edo berarekin elkartutako entitateei igortzeko, Entitateak eta Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuak sinatu beharreko lankidetza-hitzarmenean ezarritako baldintzetan.

Iruñean, (eguna)

 Sozietatearen izena/Sinadura

Iragarkiaren kodea: F1201904