27. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 8a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

130/2012 EBAZPENA, urtarrilaren 23koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana. Horren bidez, María Crespo Obanos andreak Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak martxoaren 7an emandako 503/2011 Ebazpenaren kontra jarritako 580/2011 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa igortzen da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara. Ebazpen haren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko koordinazioko operadore laguntzaile izateko 28 lanpostu (horietarik 9 lan-araubidekoak dira, lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko prozeduran 19 izangai izendatu eta 9 kontratatzearen bidezkotasuna xedatu zen.

María Crespo Obanos andreak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak martxoaren 7an emandako 503/2011 Ebazpenaren kontra. Ebazpen haren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko koordinazioko operadore laguntzaile izateko 28 lanpostu (horietarik 9 lan-araubidekoak dira, lanaldi partzialeko kontratuarekin aritzeko) oposizio-lehiaketa bidez betetzeko prozeduran 19 izangai izendatu eta 9 kontratatzearen bidezkotasuna xedatu zen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluarekin bat, Salak eskatu du espediente administratiboa igor diezaiotela eta agertzeko epeak Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan ezar daitezela.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. María Crespo Obanos andreak jarritako 580/2011 prozedura arrunteko administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzko espediente administratiboa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salara igortzea.

2. Ebazpen hau interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, honako hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau María Crespo Obanos andreari, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2012ko urtarrilaren 23an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1201558