27. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. Kaleratzeak/Kargu-uzteak oro har 989/2011

Ignacio María Anduaga Enriquek eskaturik, kaleratzea dela-eta, Viandas Grupo Hostelero, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka epaitegi honetan bideratu den 989/2011 prozeduran (Kaleratzeak / Kargu-uzteak oro har), xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Baiesten dut Ignacio María Anduaga Enriquek, kaleratzea dela-eta, Viandas Grupo Hostelero, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, deklaratzen dut 2011ko irailaren 2ko kaleratzea bidegabekoa izan zela, eta enpresa demandatua kondenatzen dut deklarazio horri men egitera, eta epai hau jakinarazi ondoko bost eguneko epean aditzera ematera auzi-jartzailea bere lanpostuan berriro onartuko duen ala 9.257,87 euroko kalte-ordaina emanen dion, eta aukera hori aipatu epean erabiltzen ez badu, lehenbizikoa hautatu duela ulertuko da. Edozein modutan ere, auzi-jartzaileari eman behar dizkio kaleratze egunaren biharamunetik epaia jakinarazten den egunera arte kobratu gabeko soldatak, eguneko 76,09 euro gordin ordainduta, eta Gizarte Segurantzan afiliatuta eduki soldata horiei dagokien aldian. Eta Soldatak Bermatzeko Funtsa absolbitzen dut demandan egindako eskakizun guztietatik, deusetan galarazi gabe legez legokiokeen erantzukizun subsidiarioa.

Epai honen aurka bidezko da erregutze-errekurtsoa aurkeztea Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Lan arloko Salari zuzendua, jakinarazpena egin eta ondoko bost eguneko epean. Horretarako, aski izanen da jakinarazpena egiten denean alderdiak, haren abokatuak edo ordezkariak asmo horren berri ematea, baina zilegi da, orobat, adierazitako epean pertsona horiek epaitegi honetara agertzea edo idazkia aurkeztea.

Errekurtsoa iragartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, 4148 0000 65 0989 espedientearen erreferentziarekin, 300,00 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da eta, horrez gainera, banku eta kontu beretan baina aparteko eragiketa batean eta 4148 0000 67 0989 11 zenbakia aipatuz, kondenaren xede den dirua sartu izanarena. Diru-sarrerak banku-transferentziaren bidez egiten badira, 0030.1846.42.0005001274 kontura eginen da transferentzia, eta goian aipatu erreferentziak jarriko dira kontzeptu gisa.

Diru-kopuru horren ordez banku-abala aurkez daiteke, abal-emailearen erantzukizun solidarioa jaso beharko duena.

Errekurtsoa aurkezteko asmoaren berri ematean, errekurtsoaz arduratuko den legelaria edo lan harremanetako gradudun elkargokidea izendatuko da, dela idazki baten bidez, dela bertan agertuz, bestela ofizioz izendatuko baita, doako justizia izateko eskubidea duen langilea edo enpresaburua bada.

Enpresari jakinarazten zaio langilea berriz hartzea edo kalte-ordaina ematea aukeratu behar duela idazki baten bidez edo, bestela, Lan arloko Epaitegiko Idazkaritzan agertuz, kaleratzea bidegabea izan dela deklaratzeko epaia jakinarazi eta bost eguneko epean, epaia irmo bihurtu arte itxaron gabe, auzialdikoa bada. Enpresaburuak ez badu langilea berriz hartzea edo kalte-ordaina ematea aukeratzen, lehenbizikoa izanen da bidezkoa.

Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Viandas Grupo Hostelero, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Iruñean, 2012ko urtarrilaren 2an.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1200475