4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua. 243/2011 demanda
Lourdes García Ruiz andreak, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak,
Aditzera ematen dut: Juan Antonio Lancha Garcíak eskaturik, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Joaquín I. Zabalza Distribuciones, S.L. enpresaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka lan arloko epaitegi honetan bideratu den 243/2011 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen epaia eman da gaurko egunean:
Epaia aztertu da eta hura adierazitako moduan argitu beharra dagoela antzeman da. Beraz, epaitzak hauxe esan behar du hitzez hitz:
"Baiesten dut Juan Antonio Lancha García jaunak, diru kopuru baten erreklamazioa dela-eta, Joaquín I. Zabalza Distribuciones, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka jarritako demanda eta, horrenbestez, enpresa demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 6.239,29 euro ordaintzera, gehi diru kopuru horrek sorrarazitako %10eko berandutza-interesak.
Orobat, Soldatak Bermatzeko Funtsa kondenatzen dut deklarazio horri men egitera."
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta ohartarazi haren aurka ezin dela inolako errekurtsorik jarri erregutze-errekurtsoa izan ezik, eta epea berriz ere kontatuko dela ebazpen hau alderdiei jakinarazten zaienetik aitzina.
Eta Joaquín I. Zabalza Distribuciones, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.
Iruñean, 2012ko urtarrilaren 10ean.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1200510