27. ALDIZKARIA - 2012ko otsailaren 8a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 3. EPAITEGIA
(FAMILIA EPAITEGIA)

Ediktua. 839/2011 prozedura

Iruñean, 2012ko urtarrilaren 16an.

Tomás Marcos Ondarra Uriarte jaunak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: M.ª Jesús Arricivita Osés prokuradoreak eskaturik, adostasun gabeko inbentarioaren gaineko 839/2011 prozedura tramitatzen ari da Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan, Ana García de Eulate Arambururen aurka (non den jakiterik ez dago). Prokuradoreak Emiliano Rojo Hernandoren izenean eta hura ordezkatuz jardun du. Auto horien barrenean, besteak beste hitzez hitz hauxe dioen ebazpena eman da:

Gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Emiliano Rojo Hernandok, inbentarioa egiteko, Iruñeko Lehen Auzialdiko 3. Epaitegi honetan Ana García de Eulate Arambururen aurka sustatu duen judizioaren barruan, erabaki da alderdi demandatuari zitazioa egitea, otsailaren 16ko 10:30ean inbentarioa egiteko ager dadin. Demandatuak berak agertu beharko du, abokatuak lagunduta eta prokuradoreak ordezkatuta, eta, bidezko arrazoirik gabe, adierazitako egunean eta orduan agertzen ez bada, agertzen den alderdiaren inbentario-proposamenarekin ados dagoela ulertuko da. Autoetan auzi-jartzailearen ordezkari M.ª Jesús Arricivita Osés prokuradore andrea aritu da.

Eta Ana García de Eulate Arambururi legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako honen bi kopia egin eta sinatzen ditut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara daitezen.

Iruñean, 2012ko urtarrilaren 16an.-Idazkari judiziala, Tomás Marcos Ondarra Uriarte.

Iragarkiaren kodea: J1200745